Asset Publisher

Back Udazkeneko kultur programazioa

Twitter

UDAZKENEKO KULTUR PROGRAMAZIOA AURKEZTU DU GAUR ZARAUZKO UDALAK

2021/09/29

Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak udazken honetarako prestatu duen kultur programazioa aurkeztu du gaur. Guztira 29 jarduera antolatu dira urritik abendura, artearekin lotutako diziplina ezberdinak biltzen dituztenak.

Programazio anitza aurkeztu da, adin tarte guztietako zarauztarrak asebetetzeko antzerki, musika, erakusketa, literatura eta dantza ikuskizunekin. “Herritarrek bere gustuko ekimenak topatuko dituztela uste dugu” adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Bertako artista eta sortzaileen aldeko apustua egin da, nahiz eta tartean konpainia galiziar, katalan eta greziarrak ere izango diren. Programa anitza eta kalitatezkoa osatu dela uste dugu”.

Ekitaldi guztietarako sarrerak bihar goizean jarriko dira salgai Kutxabanken sarrera plataforman eta Modelo Aretoko txarteldegian.

Programazio osoa jada Zarauzko Udalaren webguneko ‘Agenda’ atalean kontsulta daiteke.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010