Asset Publisher

Back Udaltzaingoaren Plan Zuzentzailea

Twitter

ZARAUZKO UDALTZAINGOAK BERE PLAN ZUZENTZAILEA AURKEZTU DU

2022/04/08

Martxoko Udalbatzaren osoko bilkuran onespena eman ondoren, jada abian da Zarauzko Udaltzaingoaren Plan Zuzentzailea. Plan honek, aurrerantzean Zarauzko Udaltzaingoak jarraituko dituen gidalerroak biltzen ditu.

“Plan Zuzentzaile honek Udaltzaingoa eta haren lana gaur egungo eta etorkizuneko gizarteko erronketara era eraginkor batean moldatzen lagunduko digu”, azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Herri Segurtasuneko zinegotziak. “Zarauztarrek gertu sentitu behar dute Udaltzaingoa, herritarren bizikidetza eta segurtasuna bermatuz”.

Gidalerro hauek definitu ahal izateko, aurretik diagnostiko eta informazio bilketa prozesu sakon eta zabal bat egin du Udalak, PKF ATTEST enpresaren laguntzarekin. Diagnosian, herriko hainbat interes-taldek parte hartu dute: Udaltzain agenteak, Udaltzain administrariak, sindikatuak, elkarteak, ikastetxeak, Suhiltzaileak, Babes Zibila, sorospen zerbitzua, Ertzaintza eta Udaleko departamentuak.

Interes-talde hauengandik jasotako informazioaz gain, diagnostikorako, barne analisia, PESTEL analisia eta AMIA diagnostikoa ere gauzatu dira. Hain zuzen ere, AMIA diagnostikoan, gaur egun Zarauzko Udaltzaingoak dauzkan Ahulezia, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak zerrendatu dira.

Diagnostikoa egin ondoren, aurrerantzean Udaltzaingoak bere izango dituen xedea, ikuspegia eta baloreak definitu dira. Zarauzko Udaltzaingoaren xedea, Zarautzen bizikidetza eta segurtasuna bermatuko duen polizia izatearena da, herritarren zaintza, biztanleekiko gertutasuna bilatuz, bizi, lan egin eta bisitatzeko moduko herria izan dadin.

Ikuspegiari dagokionez, herritarrek segurtasun edo bizikidetza arazoren bat dutenean erreferentziazkoa, konfiantzazkoa, eta gertukoa izango den zerbitzu azkarra eskaintzen duen polizia izango da. Prebentzioa eta iraunkortasuna izango dira haren ardatzak; eta honako hauek izango dira printzipioak: zerbitzurako jarrera, profesionaltasuna eta lankidetza.

Lanketaren ondoren, hauek dira Zarauzko Udaltzaingoarentzat zehaztu diren balioak: Etengabeko hobekuntza, lankidetza, prebentzioa, konfiantza eta segurtasuna.

Plan Zuzentzailearen azken fasean, Udaltzaingoaren helburu estrategikoak ezarri dira, eraginkortasunaren, gertutasunaren eta mugikortasun jasangarriaren erronkei aurre egiten lagunduko dutenak. Honen baitan, garrantzitsuenetako bat Zarauzko Udaltzaingoak etorkizuneko Villa Nuria, Arrate eta Iziarko egoitzan izango dituen baliabideak landu dira. Egoitza berriaren lanak 2023. urtean hasiko dira eta bertako lanak amaitu bezain laster lekualdatzea gauzatuko da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010