Asset Publisher

Back Udaltzaingoa egoitza esleipena

Twitter

UDALTZAINGOAREN EGOITZA BERRIAREN OBRAK ESLEITU DITU ZARAUZKO UDALAK

2023/03/16

Nafarroa kaleko Villa Nuria eraikinean Udaltzaingoaren egoitza berria egokitzeko egin beharreko obrak esleitu ditu Zarauzko Udalak. Lehiaketa publiko bitartez, eraikinean egin beharreko lanak, Altuna y Uria SA enpresari esleitu zaizkio. Lan hauek gauzatzeko aurrekontua 2.971.667,07 eurokoa (BEZ barne) izango da eta gauzatzeko epea 64 astekoa.

“Villa Nuria eraikina Udaltzaingoaren beharretara egokitzeko egin beharreko inbertsioaren helburua zerbitzua erakundearen ezaugarri eta beharretara egokitzea da. Proiektu hau estrategikotzak jotzen dugu Zarauzko Udaltzaingoak gaur egun dauzkan azpiegiturak eta baliabideak hobetzeko eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua egokia eta punta puntakoa izan dadin”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Herri Segurtasuneko zinegotziak.

Gaur egun Zarauzko Udaltzaingoak Gipuzkoa kalean daukan egoitzak 225 metro karratu erabilgarriko azalera dauka, hiru solairutan banatuta. gaur egun, instalakuntza hauek txiki geratzen dira zerbitzuaren garapena eta herritarren beharrei erantzun egokia emateko. Egoitza berriak, 850 metro karratu inguru izango ditu eta, Udaltzaingoa osatzen duten kideekin elkarlanean, beharrezkoak diren espazio desberdinen antolakuntza eta beharrak landu dira proiektua idazterakoan. Gainera, Udaltzaingoaren egoitzaren kokapen berriak ere zerbitzuak izango dituen ikusgarritasuna eta gertutasuna hobetzea ahalbidetuko du, Nafarroa kalea mugimendu asko duen etorbidea bat baita.

Europar Funtsetatik dirulaguntza

Gogoratu beharra dago, Zarauzko Udalak joan den urtearen amaieran Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agendaren Ministerioak kudeatzen dituen Europar Funtsetako dirulaguntza jaso zuela. Laguntza honen baitan, Udalak 1.042.758,46 euro jasoko ditu proiektu garrantzitsu hau gauzatu ahal izateko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010