Asset Publisher

Back Udalsarea aurkezpena Gasteiz

Twitter

ZARAUZKO UDALAK 2030 PLANA GARATZEN IZAN DUEN ESPERIENTZIA AURKEZTU DU UDALSAREAREN BATZORDE TEKNIKOAN

2022/12/21

Udalak, bere Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren berri eman du berriki Gasteizko Europa Jauregian ospatu den Udalsarea 2030eko Batzorde Teknikoan.

“Guretzat plazer handia da bertako 2030 Agendari loturiko Plan Estrategikoa gauzatzean izan dugun esperientzia partekatzeko aukera izatea eta, noski, gainontzeko entitateekin elkarlanean jarraituko dugu denak bide berean ekiteko, hau izango baita gizarte bezala bideratu behar diegun gaiei aurre egiteko bide bakarra”, adierazi du Iker Basurko Proiektu Estrategikoen eta Berrikuntza zinegotziak eta Zarautz 2030 proiektuaren arduradunak.

Udalsarea 2030ek eta bertan biltzen diren eragileek –udalak eta udalaz gaindiko eskualdeak– tokiko jasangarritasuna bultzatzeko ekimenak bultzatzen eta garatzen dituzte. Horiek erreferentzia izan daitezke gainerako kideentzako eta, xede horrekin, Zarautzen egiten ari garen prozedura aurkeztu da, 2030 Tokiko Agenda ezarri nahi duten beste herri askorentzat baliagarria izan daitekeen berrikuntza sozialeko proiektua. Tokiko ekintza horiek nabarmen hobetzen dute herritarren bizi-kalitatea, eta mugarri izan behar dute gizartearen jarduteko moduan, guztiontzat garrantzitsuak diren gai askori dagokienez.

Zarauzko Udalak 20 urte daramatza Udalsarearekin elkarlanean iraunkortasunaren aldeko politikak garatzen eta Gasteizko ekimena horren adierazle da.

Udalsarea 2030 osatzen duten udalerriek egindako ekintzak Garapen Jasangarriko Helburuei (etorkizun jasangarri bat lortzeko Nazio Batuen plana) lotuta daude, Zarautzen bezala. Helburu horiek elkarri lotuta daude eta egunero aurre egin behar zaien erronka globalak barne hartzen dituzte; tartean, pobrezia, desberdintasuna, klima, ingurumenaren degradazioa, oparotasuna, bakea eta justizia. Inor atzean ez uzteko, garrantzitsua da helburu horietako bakoitza betetzea lortzea 2030erako.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010