Asset Publisher

Back Udalsarea 2030 lurralde topaketa

Twitter

ZARAUTZEN OSPATU DA GAUR GOIZEAN UDALSAREA 2030EK ANTOLATURIKO GIPUZKOAKO LURRALDE-TOPAKETA

2022/02/22

Gaur goizean Zarauzko Modelo Aretoan ospatu da Udalsarea 2030ek antolaturiko lurralde-topaketa. Topaketa honetan, Jasangarritasunerako udalerrien euskal sareak Euskadin tokiko ekintza jasangarria eta 2030 Agenda bultzatzeko diseinatzen ari diren elkarlaneko esparru-akordio berriaren berri eman du, eta Gipuzkoako hiru udalerri eta eskualdek 2030 Agendaren baitan euren proiektuak eta egiten ari diren lanaren inguruko aurkezpena egin dute.

Ekitaldian izan dira Alexander Boto, IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendari nagusia, Asier Aranbarri, Lehendakaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiko ordezkaria eta Sebas Zurutuza Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategiako zuzendari nagusia.

Legazpi eta Tolosaldearekin batera, Zarautzek, 2030 Agendaren bere proiektu estrategikoaren berri eman die udalerri desberdinetatik eta erakundeetatik etorritako ordezkariei.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010