Udaleku Irekiak 2022
OROKIETA HERRI ESKOLAN GAUZATUKO DIRA AURTENGO UDALEKU IREKIAK


2022/05/06
Zarauzko Udalak uztailean eta abuztuan UDALEKU IREKIAK antolatzen ditu, haurrek udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko. Aurtengo udan Udalekuak Orokieta Herri Eskolan kokatuko dira.
Udalekuak uztailaren 1etik abuztuaren 12ra izango dira, 10:00etik 13:00ra, eta HH5 eta LH5maila (biak barne) adin-tarteko haurrei zuzenduak egongo dira.
Ekintzen jarraipena egokia izan dadin, parte-hartze jarraitua eskatzen dugu.
Elkarbizitza edo lankidetzako arauak behin eta berriz ez betetzea, udalekua uzteko arrazoia izango da.
Matrikulazioa
Matrikulazioa datorren astelehenetik aurrera (maiatzak 9) egin ahal izango da, maiatzaren 16a bitartean. Matrikulazioa osatzeko esteka honetan (https://forms.office.com/r/jHiB80SUpL) eman beharko da izena eta ordainketaren ziurtagiria hezkuntza@zarautz.eus helbide elektronikora bidali. Ordainagirian “haurraren izen-abizenak” eta “udaleku irekiak” kontzeptuak ageri beharko dute.
Hauek dira aurtengo Udaleku Irekien prezioak:
• Uztailaren 1etik 29ra --> 88,10€*
• Abuztuaren 1etik 12ra --> 44,05€*
• Uztailaren 1etik abuztuaren 12ra --> 132,15€*
*Tarifa sozialaren baldintzak betez gero, Udalekuen prezioaren gainean % 100ko hobaria izango da.
Ordainketa egiteko kontuak:
Kutxabank: ES45 2095 5076 4110 6000 0246
Laboral Kutxa: ES86 3035 0029 6202 9090 0002
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010