Asset Publisher

Back Udaleku irekiak

Twitter

UDALEKU IREKIETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA ZABALIK DA

2021/05/19

Zarauzko Udalak, urtero bezala, Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztaila eta abuztuan, LH1 eta LH6 mailetako (biak barne) haurrei zuzenduta, udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko.

Dagoeneko izen emate epea zabalik da eta oraindik plaza libreak daude. Beraz, izena emateko azken eguna maiatzak 28, ostirala,  izango da. Izena emateko modu telematikoan bete beharko da orria, ondoko estekan.

Leire Aranak, Hezkuntza zinegotziak, jakitera eman duenez, aurten, Udaleku Irekiak Gurmendi kaleko Lizardi Institutuko instalazioetan egingo dira: “Iaz, Udaleku Irekietako talde guztiak espazio berdinean bateratzeko erabakia hartu genuen Udaletik; zehazki, Orokieta Herri Eskolan. Izan ere, orain arte instalazio ezberdinetan antolatzen ziren, talde eta adin mailen arabera. Baina, aurten, Orokieta Herri Eskolan burutuko ditugun patioa eraberritzeko lanen ondorioz, Lizardi Institutuak Gurmendi kalean dituen instalazioetan antolatuko ditugu”.

Aurten ere, bi txanda izango dira: lehena, uztailaren 1etik 30era, eta bigarrena, abuztuaren 2tik 13ra bitartean. Prezioei dagokionez: uztaila 86,35 euro; abuztua 43,20 euro, eta uztaila eta abuztua 129,55 euro. Udaleku Irekiak astelehenetik ostiralera, 10:00etan hasi eta 13:00ak bitartean izango dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010