Asset Publisher

Back Udalaren adierazpena 25-11-19

Twitter

ZARAUZKO UDALAREN ADIERAZPENA 2025-11-19

2025/11/19

Zarauzko Udaleko Talde Politikook honako adierazpen hau egin nahi dugu:

  1. Zarauzko Udalak irmotasun osoz gaitzetsi eta bere samina agertu nahi du herrian izandako eraso matxistaren aurrean. Ekintza horrek osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza-eskubideen haustura larri eta jasanezina ere badira. Udal honek horrelako ekintzak arbuiatu eta ulertezintzat jotzen ditu. Halaber, emakumeari baita gertukoei ere, gure babesa helarazi diegu.
  2. Eraso sexual eta sexistek gizartean eta gure bizimoduan, arlo pribatuan zein publikoan, ematen den indarkeria matxista islatzen dutela gogorarazi nahi du. Ildo horretan, emakumeentzat errespetuzkoak ez diren mota guztietako jokabideak arbuiatzen ditu, keinu zein jarrera sexistak eta muturreko erasoak barne hartuta.
  3. Hori dela eta, Zarauzko Udalak berdintasunaren aldeko gizarte zuzena lortzeko duen konpromisoari lotuta, edonolako eraso sexistei aurre egiteko deia luzatzen die herritarrei eta, inolako tolerantziarik ez agertzera eta ekintza horiek salatzera gonbidatzen ditu.
  4. Zarauzko Udalak eraso horiek gaitzesteko elkarretaratzea egingo du bihar, hilaren 20an, eguerdiko 12etan Udaletxe plazan. 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010