Asset Publisher
Back Udako programa 2025
120 EKITALDITIK GORAKO UDAKO EGITARAUA AURKEZTU DU ZARAUZKO UDALAK


2025/06/27
San Pelaio festak amaitzear diren honetan, Zarauzko Udalak aurtengo udarako ekitaldien egitaraua jakitera eman du. Urtero bezala, denetarik eta denontzat dakarren egitaraua aurkeztu da eta gure kale eta plazak giro onez, ikuskizunez eta musikaz beteko dira, haur, nerabe, gazte zein helduentzako prestaturiko egitarau oparoarekin.
“120 ekitalditik gora izango ditugu datozen bi hilabete hauetan, beraz, uda honetan ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako gure herriko edozein txokotan”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Azpimarratu behar da, urtero bezala, egitarau hau osatzea ez zela posible izango herriko hainbat eragileren elkarlanarengatik izango ez balitz, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu”.
“Duela hamarkada batetik bultzatzen dugun udako programazioa oso finkatuta eta errotuta dago: musika, kontzertuak, dantzak, su artifizialak, Getaria-Zarautz zeharkaldia bezalako kirol probak, traineru estropadak, pilota, erremontea, herri-kirolak, hondartza-eskubaloia, basket 3x3, halterofilia eta beste hainbat ekitaldi”, gehitu du Txurrukak. “Banakako ekitaldiez gain, udan zehar gauzatuko diren hainbat jaialdi eta programazio desberdin uztartzen dira, hala nola, Kalerki, udako erromeriak, Antzerkia Familian, auzoetako jaiak, Zarauzko Aste Nagusia...”.
Azken hauetan, nabarmentzekoak dira, Aste Nagusiaren baitan Malekoian izango den kontzertu sorta:
- Abuztuak 14, osteguna –> Nøgen
- Abuztuak 15, ostirala -> Soraya
- Abuztuak 16, larunbata -> Süne
- Abuztuak 17, igandea -> Puro Relajo
Udako programa zarauztarren etxeetara bidaliko da datorren astean zehar eta, honez gain, Zarauzko Udalaren webgunean zein Turismo Bulegoan ere eskuratu ahal izango da.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

