Asset Publisher
Back Udako erromeriak 2025
IGANDE HONETAN IZANGO DU HASIERA UDAKO ERROMERIA DENBORALDIAK


2025/07/02
Zarauzko Udalak antolatuta, uztaila eta abuztuan zehar, igandero erromeriak izango dira Zarautzen. Igande honetatik bertatik hasita, astero dantzatzeko aukera izango da igande arratsaldeetan (19:30) Musika Plazan.
Hirugarren urtez jarraian, Udalak udan zehar erromeriak antolatuko ditu Musika plazan igande arratsaldetan. Musika ekitaldi hauek aurreko udetan izan duten arrakasta ikusita, jarraipena emateko erabakia hartu du Udalak.
Hauek izango dira datozen bi hilabetetan Musika plazan izango diren erromeriak:
UZTAILA
Uztailak 6 -> Ansorregi eta Larrañaga.
Uztailak 13 -> Etxaide, Garixe eta Naiara.
Uztailak 20 -> Alaitz, Gorka eta Ainara.
Uztailak 27 -> Laja eta Lutxurdio & Izer eta Alabier.
ABUZTUA
Abuztuak 3 -> Miren, Mirari eta Agur.
Abuztuak 10 -> Intxausti eta Larrañaga.
Abuztuak 24 -> Elustondo anai-arrebak.
Abuztuak 31 -> Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010