Asset Publisher
Back Udako erromeriak
UDAN ERROMERIA GIROAN MURGILDUKO DA MUSIKA PLAZA


2023/06/30
Zarauzko Udalak antolatuta, uztaila eta abuztuan zehar, igandero erromeriak izango dira Zarautzen. Igande honetatik bertatik hasita, astero dantzatzeko aukera izango da igande arratsaldeetan (19:30) Musika Plazan. Erromeria hauetan parte hartuko duten musikarien gehiengoa, gainera, zarauztarra izango da.
“Zarauzko Udalak apustu berezia egin du aurten gure inguruan ain errotuta dauden erromerien eskaintza indartzeko”, adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak. “Erromeriak euskal kulturaren eta nortasunaren elementu garrantzitsuak dira eta uda honetan herritarrak, eta erromeria zaleak, Musika Plazan dantzan jarri nahi ditugu”.
Hauek dira uda honetan Musika Plazako Erromerietan parte hartuko duten musikari eta taldeak:
UZTAILA
UZTAILAK 2 -> Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus
UZTAILAK 9 -> Ansorregi eta Larrañaga
UZTAILAK 16 -> Alaitz Roteta, Ainara Saizar eta Arkaitz Allur
UZTAILAK 23 -> Bide Batez
UZTAILAK 30 -> Izer eta Alabier / Laja eta Narbaiza
ABUZTUA
ABUZTUAK 6 -> Fan&Go
ABUZTUAK 13 -> Eingo Taldea
ABUZTUAK 20 -> Naiara, Lanberri eta Naiara
ABUZTUAK 27 -> Elustondo anai-arrebak
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010