Asset Publisher

Back Udako balorazioa

Twitter

ZARAUZKO UDALAK UDAKO DENBORALDIAREN BALORAZIOA POSITIBOA EGIN DU

2021/10/01

Udazkenean sartu berri garen honetan, Zarauzko Udalak udako denboraldiaren balorazioa egin du. Azken bi aste hauetan, Zarauzko Turismo Bulegoko teknikariak 2021 urte honetako ekainaren 15etik irailaren 15a bitarteko datuen jasoketa egiten jardun dira, eta hauen inguruko zehaztapenak eman ditu Ixidor Larrañagak (EAJ-PNV), Turismo zinegotziak.

“2021eko udako balorazio positiboa egiten dugu Zarauzko Udaletik. Izan ere, Turismo Bulegotik 14.000 bisitari pasa dira hiru hilabete hauetan, ia 2019ko kopuru bera. 2020 urtearekin alderatuta, %75eko igoera izan dugu. Bisitari gehienak estatu mailakoak izan dira, zehazki, %63,39a. Hauen jatorriari dagokionez, gehienak Kataluniatik etorri dira (%29,17a) eta Madrildik (%20,55a), baina baita Valentziatik (%9,46a), Aragoitik (%7,70a), Nafarroatik (%7,35a), Gaztela eta Leonetik (%6,26a) eta Andaluziatik (%5,58a), besteak beste. Zentzu honetan, azpimarratu nahiko nuke bisitarien ehuneko handienak katalanak eta madrildarrak izan arren, bien arteko ehuneko tartea zabaldu egin dela. Izan ere, 2019 urtearekin alderatuta, aurten Katalanak %8 gehiago etorri dira  (2019an %20,95)”, azaldu du Turismo zinegotziak.

Bisitarien gainontzekoari dagokionez, %14,03a zarauztarrak izan dira eta %10,70ekoak Euskal Autonomia Erkidegokoak. Azkenik, bulegora bertaratu diren bisitarien %11,87a atzerrikoak izan dira. “Atzerritarren jatorriari dagokionez, betiko moduan frantziarrak dira nagusiak (%42,73a), eta aurreko urteetan baino alde handiagoarekin (2019an %35,58a). Alemaniatik datozen bisitarien kopurua ere igo da (%12,66a), bereziki iraileko lehen hamabostaldian, eta Suitzarrena ere nabarmena izan da (%4,75a), kasu honetan, uztailean”, zehaztu du Larrañagak.

Bisitarien eskaerak

Turismo Bulegora gerturatzen diren bisitariek eskaera ezberdinak egiten dituztela ere azaldu du Turismo zinegotziak. Besteak beste, Zarautzi buruzko informazioa, baita eskualdekoa eta mendi ibilbideetakoa, familian egiteko ekintzak, udako ekitaldien informazioa, eta iparraldera joateko baldintzen informazioa. Horrez gain, bisitari atzerritarrek COVID19ari buruzko informazioa ere eskatu dute: Euskadiko neurriak zeintzuk diren, PCRak non egin euren herrialdeetara itzultzeko, eta abar. “Bitxikeria bezala, esan bisitari askok internet bidez ekartzen dutela bidaia prestatuta, baina Bulegora etortzen direla informazio hori zuzena den baieztatu eta aholkuak eskatzera”, gaineratu du Larrañagak.

Ostatuen okupazioa

Azkenik, Turismo zinegotziak herriko ostatuen okupazioari buruzko informazioa zehaztu du: “Ostatuek adierazi digutenez, aurtengo udako erreserbatan errotazio handia egon da. Kantzelazioak eta azken orduko erreserbak izan dira nagusi eta, orokorrean, egonaldiak motzak izan dira. Hala ere, beste kasu batzuetan ohikoak baino estantzia luzeagoak ere izan dituztela adierazi digute”. Datu orokorretan, aurtengo uztailean okupazioa %71,32koa izan da, 2019an baino baxuagoa, baina, abuztuan, %92,75 batera iritsi da, ia 2019ko datuetara (%96). Iraileko datuak oraindik ez dituzten arren, Turismo departamendutik “balorazio positiboa” egin dute aurtengo udako okupazioaren inguruan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010