Asset Publisher

Back Udako aparkalekuak

Twitter

HOBEKUNTZA LANAK ZARAUZKO ALDI BATERAKO APARKALEKUETAN

2022/06/07

Udako denboraldiari hasiera emateko astebete geratzen da eta bihar emango zaie hasiera Kortazarreko aparkalekuan egin beharreko egokitzapen lanei. Lan hauek bizpahiru egun iraungo dute eta zarauztarren lankidetza eskatzen da bertan ibilgailua daukaten pertsonek beste norabait aparkatu dezaten lanek irauten duten bitartean.

“Aparkaleku hau, Eguzki Izarrekorekin batera, berebizikoa da uda garaian gure herrian jasotzen ditugun bisitari guztiek sorturiko aparkamendu beharrak asetu ahal izateko. Bestalde, espazio hau urtean zehar herriko bizilagunentzat oso erabilgarria ere dela ikusi ahal izan dugu aurten”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

Datozen egunetan, herriko gainontzeko aparkalekuetan (Messil, Eguzki Izar, Mitxelena, Itsas Mendi) ere egokitzapen lanak gauzatuko dira, uda denboraldia egoera onenean igarotzeko.

“Urtero mota honetako lanak egitea ezinbestekoak da. Etorkizun hurbilean behin betiko aparkaleku egonkorrak izan bitartean, herritarrentzat zein kanpotik datozen pertsonentzat eraginkorra den erantzun bat eman behar dugu”, gehitu du Basurkok. “Udako denboraldiari begira, Zarautz bisitatzera etorriko diren pertsonei garraio publikoan etor daitezen gomendioa egin nahi diegu, modu jasangarri batean bidaiatzeaz gain, data konplikatu hauetan egiten diren aisialdi bidaien esperientzia hobetzen baitu”.

Mugikortasun departamentua eta Turismo Bulegoa elkarlanean ari dira uda garaian ibilgailuen joan-etorria hobetzeko kanpaina bat osatzeko, bai eta garraio publikoaren erabileraren garrantziaz kontzientziatzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010