Asset Publisher
Back

Udaberri lizitazio berria

Twitter

UDABERRI JUBILATUEN ETXEKO TABERNAREN ESLEIPEN PROZESUA BERRIZ IREKI DA

2022/08/02

Joan den maiatzean, uda honetan Udaberri Jubilatuen Etxeko taberna/jangela Zarautz Kirol Elkarteak kudeatuko zuela jakinaraztearekin batera, aurrerantzean espazio honen ustiapena adjudikatzeko esleipen prozesua martxan jarri zuen Udalak. Behin eskaintzak aurkezteko epea amaitu zenean, ez zen eskaerarik jaso eta, beraz, esleipen prozesua hutsik geratu zen.

Orain, Udalak beste behin martxan jarri du prozesua, eta eskaerak aurkezteko epea datorren abuztuaren 11a bitartean egiteko aukera egongo da. Eskaintzak elektronikoki erregistratu beharko dira Zarauzko Udalaren web orrialdeko Kontratatzailearen Profilean.

Lizitazio prozesuaren inguruko informazio gehiago:

  • Herritarren Arreta Zerbitzua (Kale Nagusia, 29 behea) – 943 00 5100 (010 Zarauztik) - haz@zarautz.eus.
  • Udal web guneko Kontratatzailearen Profila.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010