Asset Publisher

Back Udaberri

Twitter

UDALAK ETA UDABERRI JUBILATU ELKARTEAK ZKE-REN ESKUBALOI ATALAK EGINDAKO LANA ESKERTU DU

2022/09/08

Irailaren 9an, udan zehar Zarautz Kirol Elkartearen eskubaloi atalari Udaberri Adinekoen Zentroko taberna/jangela gestionatzeko egindako lagapenari amaiera emango zaio. Nabarmentzekoa da egindako lana eskubaloi ataleko juntako eta taldeari lotutako kideen konpromisoari esker gauzatu ahal izan dela.

Udalak eta Udaberri Jubilatuen Elkarteak eskerrak eman nahi dizkiote klub zarauztarreko eskubaloi atalari azken hilabete hauetan espazio honetan emandako zerbitzuarengatik, bai Jubilatuen Etxeko erabiltzaileei (jubilatu eta pentsiodun zarauztarrei), bai eta gerturatu diren gainontzeko zarauztarrei.

Behin lagapen hau amaiturik, garbiketa eta egokitzapen lanak burutuko dira lokala prest egon dadin gure adinekoei partekatzeko, sozializatzeko eta euren bizitzaren sasoi honetan ere aktibo mantentzeko espazio bat eskaintzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010