Asset Publisher

Back Turismo Plan Estrategikoaren eguneraketa

Twitter

TURISMO PLAN ESTRATEGIKOA EGUNERATZEKO LEHEN FASEA MARTXAN JARRI DU ZARAUZKO UDALAK

2024/06/20

Zarautz beti izan da erreferente turistikoa Gipuzkoan, Estatuan eta inguruko herrialdeetan. Turismoak herriko hainbat arlotan duen garrantzia kontuan hartuta, Zarauzko Turismoaren Plan Estrategikoa eguneratzeko lehen urratsak ematen hasi da Zarauzko Udala, Turismo departamentuaren eskutik.

Gaur egun indarrean dagoen plana 2018koa da, eta hura osatzeko lanketaren ondoren zehaztu zen Familia Turismoa lehentasunezko merkatua zela. Ondorioz, azken urte hauetan, Turismo departamentuaren lidertzarekin, Udalak eta sektoreko establezimendu askok lan handia egin dute familiei zuzendutako eskaintza zabaltzeko. Lan honen fruitu dira urte hauetan lorturiko zigilu eta aipamen guztiak, non Familia Turismoko zigilua ere eskuratu duen Zarautzek, 2021ean hain zuzen ere.

Orain, Plan Estrategikoa eguneratzeko unea iritsi da, datozen urteetako lan ildo estrategikoak zehazteko. Eguneraketa honetan, Gura Market_IN enpresa izango du Turismo departamenduak bidelagun prozesuaren fase guztietan zehar.

Lehen fasean, gaur egungo egoeraren diagnostikoa gauzatuko da, ondorengo azterketa eta zehaztapenetarako oso baliagarriak izango diren datu eta ikuspuntuak eskuratzeko. Diagnostikoari hasiera emateko parte hartze prozesu bat abian jarri du Turismo departamenduak. Lehenik, bi galdeketa plazaratuko dira, bata herritarrei zuzendutakoa eta bestea, sektoreko eragileei zuzendutakoa (ostatuak, ostalaritza, merkataritza, enpresa turistikoak...).

Herritarrek parte hartzeko aukera izango dute galdetegi honi erantzuna emanez (https://forms.gle/cdUaWuF6X5dBXvYq5), edota herriko hainbat puntutan (Aritzbatalde kiroldegian, Sanz Enean, Turismo Bulegoan eta Malekoiko informazio puntuan) jarriko diren postontzietan. Parte hartze prozesuaren lehen fase hau zabalik egongo da uztailaren 10a bitartean.

Jarraian, bigarren fase batean, elkarrizketak egingo dira Zurekineko eta Murkileko batzordekideekin, eta Udaleko langile eta ordezkari politikoekin, lehen faseko diagnostikoaren emaitzak erakusteko eta baliagarria izango den informazio gehigarria eskuratzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010