Asset Publisher
Back Turismo logo berria
TURISMO BULEGOAREN LOGOA EGUNERATZEKO LEHIAKETA JARRI DU MARTXAN ZARAUZKO UDALAK


2022/05/20
Zarauzko Udalak Turismo Bulegoaren eta Turismo departamentuaren logoa eguneratzeko lehiaketa jarri du martxan.
Gaur egun, Turismo Departamentuak 80ko hamarkadan sortutako logotipo bat erabiltzen du bai Turismo Bulegoan, baita Turismo Departamenduak sustatutako ekintzetan ere. Komunikazioak eta digitalizazioak izan duen bilakaera kontuan izanik, turismoaren arloan ere lan egiteko moduak aldatu dira. Turismoaren sustapenerako ekintzak eta komunikazio-bideak formatu digitalean ematen ari dira geroz eta gehiago, eta, horren ondorioz, logotipoa berritzeko beharra areagotu egin da. Izan ere, egun Turismo Bulegoak duen logotipoaren irudia ez da aplikagarria formatu digitalerako.
Logotipo berriak, alde batetik, Turismo Bulegoa ordezkatzeaz gain, Zarauzko Turismo Departamentua ordezkatu behar du, bere osotasunean. Irudi berriak erraz moldatu eta egokitu behar du formatu digitaletara, eta aplikagarria izan euskarri ezberdinetan (izan digital edo tradizionala). Azkenik, Zarautzek xede dituen publiko eta jarduera-segmentu guztiak hartu behar dira kontuan irudi berri honetarako.
Hauek izango dira epaimahaiak logo berria aukeratzerakoan kontuan hartuko dituen irizpideak:
• “Zarautz Turismoa” izena eta kontzeptua garbi eta erraz identifikatzea
• Logotipoaren aplikazio aukerak euskarri ezberdinetan (foiletoak, argitalpenak, irudi digitalak, papertegia,… )
• Kalitate artistikoa, argitasuna eta originaltasuna
• Erraz eta azkar identifikatzeko modukoa
• Trazu eta forma grafiko ondo definituak eta estetikoak
• Ezaguterraza eta erreproduzitzen erraza
Lanak datorren ekainaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira Turismo Bulegoan (Kale Nagusia 30), eta epaimahaia ekainaren 13an bilduko da lehiaketaren garailea aukeratzeko.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

