Asset Publisher

Back Turismo Bulegoa Kode Etikoa

Twitter

ETIKA BATZORDEAREN TURISMOAREN KODE ETIKOAREN ZIGILUA JASO DU ZARAUZKO TURISMO BULEGOAK

2025/04/04

Duela sei urte Euskadiko Etika Batzordeak turismoaren arloan funtsezko erantzukizun eta iraunkortasun printzipioak ezartzeko egitasmo bat jarri zuen martxan, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren Zigilua.

Zigiluak honako sei kontzeptu hauetan oinarritzen da: Bertakoen eta turisten errespetua; Aniztasunaren eta berdintasunaren defentsa; Ingurunearen, paisaien eta natur baliabideen babesa; Bertako produktuak eta kultura zaintzea; Unescok Gizadiaren Kultura Ondare izendatutako baliabide turistikoak babesa; Turismo-sektorea eta bere profesionalak zaintzea.

Lehen urtean, 7 enpresak lortu zuten zigilua Turismo Bulegoarekin batera. Gaur egun, Turismo Bulegoaz gain, 14 enpresa ari dira programan parte hartzen: Arazi, Berazadi jatetxea eta hotela, Egona, Essus Surf eskola, eXperientziak, Gran Camping Zarautz, Kaixo apartamentuak, Klimb Zarautz rokodromoa, Moor Surf eskola, Oasis Living apartamentuak, Shelter By Aritz Aranburu, Talaiberri txakolindegia eta Zerupe hotela.

“Guretzat, Kode Etikoa bezalako programak oso baliagarriak dira elkarlan publiko-pribatua sustatzeko, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta, aldi berean, bizikidetza edo errespetua bezalako kontzeptuak lantzeko” azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010