Asset Publisher
Back Ttanta Eguna 2025
ZARAUTZEK MUGIKORTASUN GIZATIARRAGOA, PARTEKATUAGOA ETA IRAUNKORRAGOA NOLA ERAIKI EZTABAIDATU DU TTANTA EGUNEAN


2025/11/14
Ttanta Eguna jardunaldiaren bigarren edizioa —Zarauzko Udalak bultzatutako topaketa, 2030 Agendak planteatzen dituen erronka nagusiei ikuspegi lokal eta parte-hartzaile batetik heltzeko sortua— atzo ospatu zen Zarauzko Modelo Aretoan, hiri-mugikortasun kolaboratiboa eta garraiobide ezberdinen arteko elkarbizitza ardatz hartuta.
Garbiñe Oiarbidek, Zarauzko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Partaidetza zinegotziak, ireki zuen jardunaldia, gogoraraziz mugikortasunaren erronka ez dela azpiegituretan bakarrik oinarritzen, baizik eta espazio publikoan egunero nola bizi eta elkarrekin nola aritzen garen. Azpimarratu zuen Zarautzen eredua herritarren eskutik ekiten dela, eta horrela bakarrik “aurreratzen baita benetan herri humanoago, atseginago eta partekatuagoetara”.
Bestalde, Iosu Arraizek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendariak, adierazi zuen mugikortasun kolaboratiboa ezinbestean landu beharreko erronka dela Gipuzkoan, elkarbizitza, segurtasuna eta jasangarritasuna bermatu nahi badira. Nabarmendu zuen “mugikortasuna ez dela bidegorrietan bakarrik eraikitzen, baizik eta elkarbizitzan”, eta politika publikoak erantzukizun partekatuaren ikuspegitik diseinatzearen beharra azpimarratu zuen.
Itxiera instituzionalean, Asier Aranbarrik, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntza eta 2030 Agendaren zuzendariak, gogorarazi zuen berrikuntza sozialak eta 2030 Agendak benetako aliantzak eskatzen dituztela erakundeen eta herritarren artean. “Mundua jada aldatu da; guk ere lankidetza-moduak aldatu behar ditugu erronka berriei erantzuten jarraitu nahi badiegu”. Nabarmendu zuen komunitatea sendotzea funtsezkoa dela edozein trantsizio —mugikortasunarena barne— bidezkoa, jasangarria eta iraunkorra izan dadin.
Hizlarien artean, Silvia Abascal Diegok, REDS–SDSN Spain sareko Finantzaketa eta Genero arloetako arduradunak, azaldu zuen jasangarritasuna ulertzea ez dela emisioak murriztea bakarrik, baizik eta “bizitza erabaki politikoen erdigunean jartzea”. Halaber, defendatu zuen hiriak bertan bizi diren pertsonen errealitate anitzak kontuan hartuta antolatu behar direla, eta genero-ikuspegia funtsezkoa dela mugikortasun benetan inklusiboa lortzeko, eta “pertsona guztiek espazio publikoa erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko”.
Iker Basurkok, Zarautz 2030, Proiektu Estrategikoak, Berrikuntza eta Mugikortasun zinegotziak, bere aldetik, Zarauzko eredua aurkeztu zuen, etorkizunera begira kultura bizikletazale eta oinezkoaren tradizioan oinarritzen den eredua. “Gure egitekoa ez da bizikleta sustatzea bakarrik, baizik eta espazioa kudeatzea modu ezberdinetan mugitzen diren pertsonen arteko elkarbizitzatik sustatzeko”, adierazi zuen.
Ondoren, “Mugikortasuna, errespetua eta elkarbizitza: erronka partekatua” izeneko mahai-ingurua egin zen, eta bertan parte hartu zuten: Mikel Aguirre (zarauztarra), Jon Arruti (La Salle Ikastetxea), Juan Francisco de Lucas (Soriako Udala), Bidane Salegi (Garagune–Zarautz) eta Axun Urrestarazu (Garagune–Zarautz), baita, Silvia Abascal Diego (REDS–SDSN Spain) eta Iker Basurko (Zarauzko Udala) hizlariek ere.
Guztiek bat egin zuten ondorioan: mugikortasun kolaboratiboa errealitate anitzak entzuten direnean —bereziki pertsona zaurgarrienen beharrak— eta irtenbideak eguneroko errespetutik eta elkarbizitzatik eraikitzen direnean soilik funtzionatzen du, pertsona guztien alde eta guztiekin batera.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
