Asset Publisher
Back

Torreoiaren Erreplika

Twitter

TURISMO BULEGOAK ZARAUZKO TORREOIAREN ERREPLIKA ZEHATZA JARRI DU IKUSGAI ERAKUSLEIHOAN

2021/03/31

Zarauzko Udalak, Ezekiel Benitezek 3D inprimaketaren bidez egindako Torreoiaren lau erreplika eskuratu ditu. Horietako bat Zarauzko Turismo Bulegoko erakusleihoan egongo da ikusgai datozen egunetan, bertatik igarotzen diren zarauztarren gozamenerako.

Zarautzen bizitza osoa eman ondoren, 73 urteko Ezekiel Benitezek Vista Alegreko Torreoia leialki birsortzeko proiektua jarri zuen martxan. 7 hilabete inguru iraun duen diseinu- eta muntaketa-prozesu baten ondoren, azken produktuak 38 pieza ditu, Zarauzko eraikuntza ezagun hau 1/100 eskalan birsortzen dutenak. Erreplikak LED batzuk ere baditu eraikinaren barruan integratuta.

Egileak azaldu duenez, "Auzoko lagun batek Torreoiko pin bat egiteko eskatu zidan, berak plano batzuk zituela esan zidan, eta orduan sortu zitzaidan ideia. Plano horien, argazkien eta Udalak emandako 3Dko planoen artean, martxan jartzea erabaki nuen". "Hasieran oso zaila izango zela pentsatu nuen. Torreoiaren lehen zatiak diseinatzen eta inprimatzen hasi nintzen pandemiaren hasieran, eta egin nezakeela ikusi nuen".

Sortze prozesuak 7 hilabete iraun du eta lan handia egin behar izan da. "Ezin dut lanorduen kopuru zehatzik esan, baina ehunka ordu eman ditut proiektu honetan. Piezen inpresioak bakarrik 40 ordu inguru iraun ditu, baina lan gehien eman didana diseinua izan da", argitu du Benitezek.

Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV) adierazi duenez, "Gomendagarria da Turismo Bulegora hurbiltzea Ezekielek egindako lanaren zehaztasuna aintzat hartzeko. Torreoiaren birgaitzeak Vista Alegreko parkea biziarazi du eta honelako eta beste adierazpen artistiko asko ahalbidetu ditu. Begi-bistakoa zarauztarrek asko maite duten eraikin bat dela".


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010