Asset Publisher

Back Terraza baldintzak

Twitter

PANDEMIA GARAIAN TERRAZA ETA BELADOREAK JARTZEKO APARTEKO BAIMENAK BERTAN BEHERA GERATUKO DIRA AZAROAREN 9TIK AURRERA

2022/11/04

2020az geroztik, COVID 19ak eragindako urruntze-neurrien ondorioz, bide publikoan terrazak jartzeko aparteko baldintzak onartu ziren ostalaritza establezimenduek lan egiten jarrai zezaten. Honen harira, Alkatetzaren 2021eko azaroaren 8ko 2065/2021 dekretuak, honako hau erabaki zuen:

  • ‘Ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduek bide publikoa erabiltzeari eta okupatzeari buruzko udal ordenantza’ berria onartu arte, bere horretan mantentzea COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko neurrien eta murrizketen eraginez emandako aparteko baimenak.
  • Ordenantza berria gehienez ere URTEBETEKO epean indarrean sartzen ez bada, berriz begiratuko dira irizpideak eta emandako aparteko baimenak.

Datorren astean, urtebeteko epe hori beteko da eta azaroaren 9tik aurrera bertan behera geratuko dira osasun-krisiaren ondoriozko neurrien eta murrizketen eraginez emandako aparteko baldintza eta baimenak. Ondorioz, egun horretatik aurrera, ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduek pandemia aurretik indarrean zegoen 2013ko ‘Bide publikoa terraza eta mahaiekin okupatu eta erabiltzeko udal ordenantzan’ zehazturiko neurriak betetzen jarraitu beharko dituzte.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010