Asset Publisher

Back Taxi-bus zerbitzua

Twitter

DAGOENEKO ESKA DAITEZKE TAXI-BUS ZERBITZUKO BONUAK HERRITARREN ARRETA ZERBITZUAN

2021/06/01

Gaurtik aurrera eska daitezke Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) Taxi-bus zerbitzua erabiltzeko bonuak. Zarauzko herrigunetik kanpoko auzoetan bizi diren herritarrei eta autobusa erabiltzeko zailtasuna duten pertsonei mugikortasuna errazteko sorturiko zerbitzua da hau, eta, horretarako, herriko taxi zerbitzua erabiltzeko bonuak ematen zaizkie zerbitzuaren erabiltzaileei.

Bi bonu mota eskaintzen dira zerbitzu honetan: alde batetik, auzoetan bizi diren herritarrentzat eta bestea hirigunean bizi diren eta mugitzeko zailtasunak dituztenentzat.

Apirileko udalbatzan aho batez onartu zituen Udalbatzarrak aurtengo Taxi-bus zerbitzuaren oinarriak. Honen arabera, hauek dira zerbitzua eskatu ahal izateko betebeharrak:
        
-    Zerbitzua erabili ahal izango dute eremu hauetako batean erroldatuta dauden herritarrek: Zarauzko udalerriko lurzoru ez urbanizagarria kalifikazioa duten eremuetan bizi direnek, eta Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko eremu hauetan erroldatuta dauden herritarrek ere bai: 19 (Talaimendi), 24 (Errotaberri), 25 (Astierreka), 26 (Astazubi) eta 27 (Errotazar), Horretarako bi baldintza hauek bete beharko dira: batetik, autobus geltokia beren etxebizitzetatik 500 metro baino gehiagora egotea eta, bestetik, zerbitzuaren maiztasuna 70 minututik gorakoa izatea.

-    Herriko autobusak egiten duen ibilbidearen barruan garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasuna duten pertsonei zerbitzu hau erabiltzeko aukera emango zaie, autobus zerbitzuak ezin dituenean bete bere mugikortasun beharrak.

Taxi-bus zerbitzuko bonoen eskaera Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egin beharko da, bertara gerturatuta edo telefono bidez:

HAZ ZARAUTZ
Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00.
Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00

Telefono bidez
943005100 - 010 Zarauztik

Informazioa gehiago hemen.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010