Asset Publisher
Back

Tarifa Soziala

Twitter

UDAL GOBERNUAK TARIFA SOZIALERAKO ARAUDI BERRIA AURKEZTUKO DU OSTEGUNEKO UDALBATZAN

2021/09/24

Zarauzko Udal Gobernuak irailaren 30ean ospatuko den ohiko Udalbatzara Udal Tasen eta Prezio Publikoen Salbuespen eta Hobariei buruzko araudi berria aurkeztuko du, bere onespenerako, 2022 urterako Ordenantza Fiskalen proposamenarekin batera.

Jesus Aranak (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak adierazi duenez, “Zarautz herri solidarioa da eta Udal Politikak horren adibide izan behar dute. Tarifa sozialaren araudi berri honen bidez, diru sarrera baxuenak dituzten herritarrek, hainbat zerbitzutan, hobari garrantzitsuak izango dituzte. Honez gain, Ordenantza Fiskaletan salbuespenak txertatzeko tresna egokia ere izango da”.

Aranak azaldu duenez, araudia Gizarte Zerbitzuen departamendutik bultzatu da, Udaleko hainbat departamendurekin elkarlanean landua. “Gizarte Politikak, politika egiteko modu bat dira eta zeharkakotasunez garatu behar dira. Aipagarria da departamendu guztietatik jaso dugun kolaborazioa tarifa sozial berri hau lantzeko”, azpimarratu du Aranak.

“Aurtengo Ordenantza Fiskaletan ekitatearen bidetik oinarriak finkatzen ditugu eta, datozen urteetan, tarifa sozialaren kontzeptua beste zerga, tasa eta prezio publikoetara zabaltzeko asmoa” dutela aurreratu du zinegotziak.

Ostegunean Udal Gobernuak aurkeztuko duen proposamenak jasotzen duenaren arabera, Tarifa Sozial berriaren hobariak %50etik %100era bitartekoak izango dira eta Kulturan, Hezkuntzan, Aisialdian, Dibertsitate Funtzionalean edota Kirolean aplikatuko dira. Era berean, azken urteetan familia ugarietara bideratutako hobariak ere mantenduko dira.

“Tarifa Sozial berri honen tramitazioa herritarrentzat erosoa eta azkarra izatea bermatu nahi dugu. Momentuan eta eskaera orria beteta nahikoa izatea lortu nahi dugu. Horretarako, aplikazio informatiko berezi bat garatuko dugu eta instituzioen arteko elkarreraginkortasun sistema bat erabiliko da, NISAE izenekoa”, azaldu du Aranak.

Azkenik, Gizarte Politiketako zinegotziak nabarmendu duenez, “araudi honekin, Zarauzko Udalak herritarrei eskaintzen dien babes sarea estrukturatu” nahi du. “Udalak diru-laguntza, programa berezi, hobari eta salbuespenak, eta hainbat doako zerbitzuek osatzen duten babes sarea eskaintzen die herritarrei, hirugarren sektoreko hainbat elkarte eta irabazi asmorik gabeko elkarteekin elkarlanean. Guzti hauek herritar guzion ongizatea bermatu nahi dute, inor atzean utzi gabe”, burutu du Aranak.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010