Asset Publisher
Back TAOren aldaketa onartu da
“TAO ERRAZAGOA, ULERGARRIAGOA ETA ERAGINKORRAGOA”


2021/01/29
Hamabost urte dira TAO zerbitzua Zarautzen ezarri zenetik. Urte hauetan zehar, aldaketak egon dira eta udalerriaren beharretara egokitzen saiatu da.
Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasuneko zinegotziak azaldu duenez, "duela hilabete batzuk mugikortasun azterketa bat eskatu genuen, trafikoaren egoerari eta egungo aparkaleku beharrei buruzko informazioa jasotzeko. Gure ustez, kudeaketa, datu eta informazio objektiboetan oinarritu behar da, auzotarren kezkak eta eskaerak entzuteaz gain. "
Udal Gobernuak TAO zerbitzua eguneratzeko aurkeztu duen proposamenaren helburua herritarrentzat ulergarriagoa eta errazagoa den sistema baterantz eboluzionatzea da, kudeaketa eraginkorragoa bilatuz. Ildo horretan, nabarmendu du aurkeztutako proposamenean TAO gune kopurua murriztu dela, eta bi bakarrik utziko direla. 1. guneak berdin jarraituko luke, eta gainerakoek bat egin eta sinplifikatu egiten dute 2. gunea.
"1. gunea beste guneengatik bereizten jarraitu behar dugu. Herriko beste guneek modu bateratu batean funtzionatu dezaketela uste dugu, aparkalekua ez ezik, TAOren ulermena bera ere zailtzen duten “mugak” kenduz", gaineratu du Basurkok.
Halaber, aparkalekuen banaketari eta eremu arautua edo zona urdina handitzeari buruzko aldaketak proposatu dira. Besteak beste, Astin, kirol-instalazioen ondoan, aldi baterako edo sasoiko aparkaleku eremu gisa txertatzen da, eta Talaimendi bizitegi-eremua ere eremu arautu berri gisa txertatzen da.
"Urte eta erdi eskasean 270 egoiliar aparkaleku baino gehiago lortu ditugu, batzuk berriak eta beste batzuk birmoldatuak. Munoako edukiera bereko aparkaleku bat izatea lortu izan bagenu bezala da, baina bertakoentzat bakarrik", nabarmendu du Mugikortasun zinegotziak.
Aldaketa proposamena jendaurrean jarriko da hilabete bateko epearekin herritarrek ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izateko.
Tarifen eguneraketa
Hiru urte dira TAO zerbitzuko tarifak eguneratu ez direla, eta igoera txiki bat egiteko unea dela uste da, bai TAOren bereizgarrian, baita noizbehinkako tiketen tarifetan ere (uda sasoian).
Basurkok adierazi duenez, "gehienek urteko bereizgarriagatik gutxiago ordainduko dute aurten; izan ere, % 20ko deskontua aplikatuko zaie iaz COVID-19agatik zerbitzua etenda izan zuten guztiei, eta ordainketa helbideratuta edukitzeagatik ere % 5eko hobaria gehitu ahal izango zaie".
"Inoiz ez da une egokia tarifak eguneratzeko, baina zerbitzua beti onena izatea nahi badugu, egin beharreko zerbait da. Egoera zaila bizitzen ari gara, zalantzarik gabe, baina beharrezkoak dira aldaketa hauek. Gaur egun, gure bereizgarria antzeko zerbitzua duten gure inguruko beste herri batzuen batez bestekoa baino %45 merkeago da. Ezberdintasun hori pixkat murriztea proposatu dugu".
Proposamena onartuz gero, bertakoentzako bereizgarria 30 eurotik 35 eurora igoko litzateke, baina iazko deskontuarekin eta helbideratzeagatik lortzen den hobariarekin, aurten, abonatu batentzat 27,25€-tan gera liteke kopurua, iaz ordaindutakoa baino merkeagoa.
Tarifak eguneratzeko proposamena ere jendaurrean jarriko da hamabost egunez, behin betiko onartu baino lehen.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

