Asset Publisher

Back TAO etxean

Twitter

TAO BEREIZGARRIAK ETXEZ ETXE BANATUKO DIRA

2020/05/01

Zarauzko Udalak, TAO kudeatzeko kontratatutako Gertek enpresaren bitartez, TAO Egoiliar bereizgarriak banatzen hasiko da datorren astelehenetik, maiatzaren 4tik, aurrera.

Egoilar Bereizgarriaren ordainketa helbideratuta duten pertsonei emango zaie lehentasuna, aurten. Etxean bineta banatzen zaienean, dagokion kobrantza kargatuko da.

Ordainketa helbideratuta ez duten zarauztarrei gutun bat helaraziko zaie, ordainagiria hainbat bidetatik eskatuz:

- Posta elektronikoz, otazarautz@gerteksa.eus helbidean.

- Frogagiria edo horren kopia TAOren bulegoaren kanpoaldean, Urdaneta kaleko 5. zenbakian, jarritako postontzian utzita, edo

- Argazkia whatsApp bidez bidalita 627452500 telefonora.

 

Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, "bereizgarriak etxez etxe banatuta, zarauztarrei izapide hau egitea erraztuko diegu, joan-etorriak saihestuz, arreta handiz jokatu behar den une batean".

"Aurten planteatzen ditugun aukera telematikoak alde batera utzita, TAO bereizgarriaren ordainketa aurrez aurre egin nahi dutenek edo bereizgarri berri bat eskatu nahi dutenek TAOren bulegoan egin ahal izango dute, Urdaneta kaleko 5. zenbakian, maiatzaren 11tik aurrera (ordutegiak: www.Zarautz.eus)”, zehaztu du Basurkok.

Azkenik, Basurkok adierazi duenez: “TAO agenteak lanera itzuliko dira, maiatzean bereizgarriak banatzeko eta udako zerbitzurako behar den guztia prestatzen joateko. Epeak denok espero dugun bezala igarotzen badira, herrian aparkatzeko tasak ekainean zehar jarriko lirateke martxan, berriz", zehaztu du Basurkok.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010