Asset Publisher
Back

tabernen ordutegia egoerara egokitu da

Twitter

TABERNEN ORDUTEGIA EGOERARA EGOKITU DU ZARAUZKO UDALAK

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/15

Zarauzko Udal gobernuak, Zurekin elkartea eta “Zona”ko tabernarien ordezkariekin adostuta, tabernen ordutegia egoerara egokitzea erabaki du.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko Alkatearen hitzetan: “Oso kezkatuta gaude egoera desegokiak gertatu direlako ostalaritza jarduera batzuen inguruan. Batzuk oso egoki betetzen dituzte bere betebeharrak, baina badira beste batzuk, une konkretu batzuetan egoerak esku artetik ihes egin dienak. Jarrera desegoki hauek osasun publikoa zaintzeko arrisku handiko egoerak dira egun bizi dugun egoeran”.

Zarauzko Udalak Sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarri zuen duela bi aste. Maskararen erabilera sustatzeko 2000 musuko banatu dira jende pilaketak gerta zitezkeen guneetan eta udaltzainak herritar eta bisitariei informazioa eta gomendioak ematen aritu dira.

COVID-19 kutsatzeak saihesteko, tabernen ordutegia egoerara egokitzea erabaki da. Zarautzen, 3-4 kategoriko ostalaritza lokalek goizeko 2:30tik 3:00tara itxi beharko dute (3 kategoriakoak 4:30arte irekita egoten ziren eta 4 kategoriakoak 6:30ak arte).

Beraz, Zarautzen aurrerantzean, goizeko 3:00tatik aurrera ostalaritza lokal guztiak itxita geratuko dira.

“Aforoak, edukierak zainduko dira. Zer da aforoa? Barrukoa gehi kanpoko terrazakoa. Hortik kanpo edariak ateratzen dituzten negozioei  isuna jarriko zaie. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi nahi dugu ere” esan du Txurrukak.

Ostalariei, herritarrei eta bisitariei azken mezu bat helarazi nahi zaie: “Informazio kanpaina 15 egunez luzatu ondoren, agindutakoa betetzen ez dituztenen arau hausteak zigortuko ditu Zarauzko Udalak” esan du Txurrukak.

Gloria Vázquez (PSE-EE-ko) bozeramailearen esanetan: “Zarauzko Udalak, kutsadurak saihesteko neurriak hartu ditu hasieratik eta etengabe. Beste herri batzuetan, aisialdi guneetan fokoak sortzen hasi dira eta hori ekiditu nahi dugu. Neurri zorrotzak hartuko ditugu guztion hoberako. Gainera, azken egunetan zurrumurru asko zabaltzen ari dira sare sozialetatik eta informazio jakiteko iturri ofizialetara joateko eskakizuna egiten dugu”.

Bukatzeko, aurten Euskal Jai eguna ospatuko ez dela iragarri du Alkateak : “pena handiz ezingo dugu festa ospatu, ezin direlako segurtasun eta higiene baldintzak bermatu. Botiloia eta karroak bereziki aurten debekatuak egongo dira. Euskal Asteko  kultur ekitaldiak bai deituko direla, aforo mugatuarekin, maskararekin eta distantziak zainduz.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010