Asset Publisher
Back Semaforoen kudeaketa
ZARAUZKO UDALAK SEMAFOROEN KUDEAKETA SISTEMA BERRIAREN ESLEIPENA EGIN DU


2021/11/18
Herriko trafikoaren kontrola hobetzeko intentzioarekin, Udalak Zarauzko trafikoa kontrolatzeko ekipoen modernizazioa eta mantenua eta hura gestionatzeko sistema berriaren ezarpena esleitu dio GERTEK SOCIEDAD DE GESTIONES Y SERVICIOS S.A. enpresari lehiaketa bidez. Kontratuak lau urteko iraupena izango du eta 143.453,88 € ordainduko dira.
Kontratu honen baitan, herriko semaforoen kontroladoreak berrituko dira eta trafikoaren Kontrol Sistema berria ezarriko dira. Kontroladoreak berrituz, semaforoen kontrola zentralizatzeko aukera emango du eta Kontrol Sistema berriaren bitartez Udaltzaingoaren bulegoetatik gestionatu ahal izango da egoeraren arabera.
Era honetan, Udaltzaingoak semaforoen funtzionamendua gestionatzeko aukera izango du udako egunetan edota beharra dagoen trafiko handia espero den jaiegunetan.
Momentu honetan, herriko semaforoen kontroladoreak berritzeko prozesuan dabiltza eta abenduaren erdirako Kontrol Sistema berria martxan egotea espero da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010