Asset Publisher
Back Sarrera irteerak azterlana
UDALERRIKO SARRERA NAGUSIETAN SEGURTASUNA AREAGOTZEKO AZTERLAN BAT ENKARGATU DU ZARAUZKO UDALAK


2024/05/24
Zarauzko Udalak udalerriko sarbide/irteera nagusietan segurtasuna hobetzen lagunduko duen azterlanaren idazketa enkargatu du. Lan hau laster aurkeztuko den "Mugikortasuna, errespetua eta bizikidetza" proiektuaren baitan kokatzen da.
Azterketa hori garatzeko arduraduna VECTIO izango da, Oviedon, Madrilen eta Londresen oinarridun enpresa, garraio-azpiegituretan aditua, herri, hiri eta enpresetarako mugikortasunaren arloan irtenbideak eskaintzen dituen esperientzia egiaztatua duen enpresa.
Datuak ekainean zehar jasoko dira, ondorioak eta azken txostena, aldiz, irailean izatea aurreikusita. Orduan, azterlana Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideen departamentuarekin partekatuko da, eta epe labur, ertain eta luzean zer neurri ezar daitezkeen ikusiko da, foru erakundea baita bide horiek kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dena.
"Lan honekin, lehenik eta behin, gure errepideetako trafiko fluxuei buruzko datu gehiago lortu nahi ditugu, eta, ondoren, gure herriko sarbideetan/irteeretan abiadura murrizten lagunduko duten neurri zehatzetara eraman, horrela gidarientzat segurtasuna irabaziz, baina batez ere oinezkoentzat eta txirrindularientzat", adierazi du Gervasio Gabirondok (EAJ-PNV), Herritarren Segurtasunerako zinegotzi arduradunak.
Lan hau Mugikortasuneko eta Proiektu Estrategikoetako sailak prestatzen ari diren, eta laster argitaratuko den, proiektu orokorraren barruan kokatzen da. “Laster aurkeztuko dugu ‘Mugikortasuna, errespetua eta bizikidetza’ proiektua. Proiektu nagusi horrek datozen hiru urteetan Herritarren Segurtasunaren eta Mugikortasunaren artean egingo den lan bateratua bilduko du, baina Udaleko beste hainbat departamenturen ere parte hartuko dute. Lan proiektu berritzailea izango da, herritarrekin partekatutako erantzukizunak izango dituena eta, zalantzarik gabe, gure kaleetan bizikidetza hobea lortzeko urratsak emateko balioko duena", adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasuneko, Proiektu Estrategikoetako eta Zarautz 2030eko zinegotziak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010