Bi hilabete pasa dira Udal-jabetzako Santa Klara komentuko eraikin multzoan antolatu diren bisita gidatuak hasi zirenetik. Epe honetan, oso harrera ona izan dute herritarren aldetik eta hala adierazten dute asistentzia datuek.
Ate irekien jardunaldiak igande honetan amaituko dira eta, dagoeneko, agortu dira geratzen diren egunetako talde guztien erreserbak. “Herritarren aldetik bisita hauek izan duten harrera ikusirik udazkenean berriz ere hauek martxan jartzea pentsatu dugu”, jakinarazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak.