Asset Publisher
Back Santa Klara balorazioa
“SANTA KLARA KOMENTUKO BISITA GIDATUAK IZATEN ARI DIREN HARRERA EZIN HOBEA DA”


2022/05/27
Santa Klarako ate irekien hirugarren astea osatu den honetan, bisita hauen lehen erdiaren balorazioa egin du Udalak. Guztira, 700 pertsona inguruk gozatu dute orain artean Santa Klarako komentuko eraikin multzoan zehar egin diren bisita gidatuetan, osatu diren txanda guztietako plazen % 87a betez.
“Lehen hiru aste hauetan bisita gidatuak izaten ari diren harrera ezin hobea da. Nabari da zarauztarrok gure herriko altxor honek ezkutatzen zituen sekretuak ezagutzeko jakinmin handia genuela”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Osatu diren txanda gehienak bete egin dira eta espero dugu aurretik dauzkagun hiru aste hauetan erritmo berean jarraitzea”.
“Ate irekietara gerturatu diren pertsonek asko eskertu diguten aspektuetako bat amaieran ematen zaien esku-orrian Santa Klara komentuaren etorkizunaren inguruan euren iritzia emateko aukera eskaintzea da. Zarauztarrok Santa Klara gure herriaren zati garrantzitsu bezala ikusten dugu eta etorkizunean espazio honek onura handia ekar diezaioke Zarautzi”.
Santa Klara komentuko bisita gidatuak datorren ekainaren 19ra bitartean jarraituko dute.
Beraz, oraindik Zarauzko ondarearen altxor hau bisitatu nahi duenak hiru asteko epea dauka aurretik. Interesdunek Turismo Bulegoan edo Sanz Enean egin dezakete izen ematea.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010