Asset Publisher
SAN PELAIOKO DANBORRADA BEREZIA IKUSTEKO ZOZKETARAKO IZEN EMATEA
2020/06/15
Lege Zaharren enparantzako aforoa ekainaren 25 gauean 200 pertsonakoa izango da eta ekitaldira joan nahi duten herritarrek zozketa batean izena eman beharko dute Zarauzko Udaleko webgunean, gonbidapena eskuratu ahal izateko. Zozketa bitartez, izena ematen dutenen artean 100 herritar aukeratuko dira eta bakoitzak bi gonbidapen jasoko ditu.
Zozketan parte hartzeko https://labur.eus/zarautzzozketa web orrialdean egongo den formularioa bete beharko da, helbide elektroniko bat jarriz. Behin izena emanda, mezu elektroniko bat jasoko du herritar bakoitzak egokitu zaion zenbakiarekin. Zarautzen erroldatutako 14 urtetik gorako herritarrek hartu dezakete parte zozketan. Zozketarako izen emateko epea, ekainaren 14tik 19ra izango da eta zozketa ekainaren 22an izango da, jendeaurrean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010