Asset Publisher
DEBEKATUA DAGO HONDARTZAN SUAK PIZTEA
2024/06/21
San Juan bezpera ospatuko da igande honetan Zarautzen eta inguruko gainontzeko herrietan. Hori dela eta, Udalak gogorarazten du debekatua dagoela Zarauzko hondartzan suak egitea.
Hondartzako ordenantzak, bere 12. artikuluan, espreski debekatzen ditu suak hondartzan. Arau hau urte osoan zehar errespetatu behar da baina, San Juan bezperan, bereziki garrantzitsua da gogoraraztea ezin direla egun honetan ain ohikoak diren suak piztu.
Zarauzko hondartzan, bere ezaugarri bereizgarriengatik, mareak gora egiten duenean asko murrizten da bere azalera eta, bertan suak egin ezkero, bertan sortutako hondakin guztiak uretara isuriko lirateke.
Beraz, urteko egunik luzeenean, Udalak zarauztarrei zentzuz jokatzeko eta hondartzako legedia errespetatzeko deia egiten die.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010