Asset Publisher

Back San Juan suak

Twitter

DEBEKATUA DAGO HONDARTZAN SUAK PIZTEA

2022/06/22

San Juan bezpera ospatuko da bihar Zarautzen eta inguruko gainontzeko herrietan. Hori dela eta, Udalak gogorarazten du debekatua dagoela Zarauzko hondartzan suak egitea.

Hondartzako ordenantzak, bere 12. artikuluan, espreski debekatzen ditu suak hondartzan. Arau hau urte osoan zehar errespetatu behar da baina, egun hauetan, bereziki garrantzitsua da gogoraraztea ezin direla gau honetan ain ohikoak diren suak piztu.

Zarauzko hondartzan, bere ezaugarri bereizgarriengatik, mareak gora egiten duenean asko murrizten da bere azalera eta, bertan suak egin ezkero, bertan sortutako hondakin guztiak uretara isuriko lirateke.

Beraz, urteko egunik luzeenean, Udalak zarauztarrei zentzuz jokatzeko eta hondartzako legedia errespetatzeko deia egiten die.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010