Asset Publisher
Back San Juan bezpera hondartza suak
DEBEKATUTA DAGO HONDARTZAN SUAK PIZTEA


2023/06/22
San Juan bezpera ospatuko da bihar Zarautzen eta inguruko gainontzeko herrietan. Hori dela eta, Udalak gogorarazten du debekatuta dagoela Zarauzko hondartzan suak egitea.
Hondartzako ordenantzak, bere 12. artikuluan, espreski debekatzen ditu suak hondartzan. Arau hau urte osoan zehar errespetatu behar da baina, San Juan bezperan, bereziki garrantzitsua da gogoraraztea ezin direla egun honetan ain ohikoak diren suak piztu.
Zarauzko hondartzan, bere ezaugarri bereizgarriengatik, mareak gora egiten duenean asko murrizten da bere azalera eta, bertan suak egin ezkero, bertan sortutako hondakin guztiak uretara isuriko lirateke.
Beraz, urteko egunik luzeenean, Udalak zarauztarrei zentzuz jokatzeko eta hondartzako legedia errespetatzeko deia egiten die.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010