Asset Publisher
Back San Frantzisko Manzisidor aldaketa
TRAFIKOAREN NORANZKOA ALDATUKO DA SAN FRANTZISKO ETA MANZISIDOR KALEETAN


2025/09/25
Astelehenean Manzisidor eta San Frantzisko kaleetako trafikoaren noranzkoaren aldaketa gauzatuko da. Honekin batera, Nafarroa eta Manzisidor kaleen artean semaforo berri bat ezarriko da.
Behin aldaketa egindakoan, San Frantzisko eta Manzisidor kaleetara, eta bi hauen arteko Gipuzkoa kaleko zatirako sarrera, bizilagunentzat eta bertako zamalan guneetara sartu behar duten ibilgailuentzat baimenduko da.
Zirkulazio berri honekin, sarrera Nafarroa-San Frantzisko bidegurutzetik egingo da, hegoalderuntz, eta ezkerretara biratu beharko da Gipuzkoa kalean, ondoren berriz Manzisidor kalean gora egiteko, edo Gaztainpe kalean zehar Lapurdi kaleraino jarraitzeko.
"Aldaketa honek hiriguneko zirkulazioari eragiten dio, inguruko hainbat bizilagun komunitateren eskaerari erantzunez, bai eta beharrezkoa ez den trafikoa hirigunetik ateratzeko jarraitzen ari garen lan-ildoari jarraituz, guztiontzako leku atseginagoa bihurtuz", adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak (EAJ-PNV).
Elkarbizitza gunea
Mugikortasunaren Europako Astearen bezperan iragarri zen bezala, eremu hori guztia, San Frantzisko kalea, Manzisidor kalea eta Gipuzkoa kalea, San Frantzisko kaletik Kasino kalera bitarteko zatia barne, orain koexistentzia-eremuaren seinalearen pean antolatzen da, Zarauzko mugikortasun partekatuko lehen eremua bilakatuz.
Seinale berri horrek zirkulazio-eremu bat arautzen du, lehenik eta behin oinezkoentzat dena eta zirkulazio-arau berezi batzuk aplikatzen direna. Ibilgailuen gehieneko abiadura 20 km/h-koa izango da; ibilgailu motordunen, txirrindularien eta oinezkoen artean partekatuta dago zirkulazioa, betiere ahulenak (oinezkoak eta txirrindulariak) ibilgailu motordunen aurrean babestu nahian. Gune honetan bizikletak bi noranzkoetan ibil daitezke, jakina, beti behar bezalako arretaz eta gainerakoak errespetatuz.
"Zarautzen 28.000 bizikletatik gora daude, biztanleko 1,23 bizikleta suposatzen duena. Honek adierazten du bizikletaren erabilera askoz handiagoa dela hemen beste herri eta hiri batzuekin alderatuta, baina hori erronka bat ere bada bere baitan, eta guztiok geure hondar alea jarrita egin behar diogu aurre, partekaturiko erronka argi bat baita, aurre egiteko eta gainditzeko gai izan behar duguna", gehitu du Basurkok.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
