Asset Publisher
Back Salberdingo aparkalekuaren zabalkuntza
UDALAK SALBERDINGO APARKALEKUA HANDITU DU UDAKO DENBORALDIARI BEGIRA


2021/06/03
TAOren udako denboraldia iristearekin batera, Zarauzko Udalak Mesill fabrika zegoen lurretan kokaturik dagoen Salberdingo aparkalekua handitu du, egungo aparkalekuaren iparraldean, Altzola kalearen eta Bizkaia kalearen arteko eremu mugakidea gehituz. Handitze horri esker, TAO bidez araututako 65 plaza gehiago gehitu ahal izango zaizkio iazko urtearen amaieran ireki zen aparkaleku-eremu honi.
"Badakigu udan herriko aparkaleku kopurua handitzeko beharra dagoela, garai honetan Zarautzera iristen diren bisitari asko baitaude ", adierazi du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak (EAJ-PNV). "Aparkaleku hau handitzeak bisitarientzako aparkaleku premia horri erantzuten dio, baina bineta duten egoiliarrek ere bertan aparkatu ahal izango dute beren ibilgailua".
Lurzatiaren lurraren maila berdintzea lortzeko egokitzapen-lanak egin dira bertan. Aparkalekua argiztatu da zenbait farola jarrita, eta sartzeko arrapala bat jarri da oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko. Bi parkimetro jarri dira, bat iparraldean (sartzeko arrapalaren ondoan) eta bestea hegoaldean (ibilgailuen irteerako atearen ondoan).
"Zabalkuntza honi, Kortazarreko aparkalekuari edo herriaren sarreran dagoen Eguzki Izarreko disuasio-aparkalekua egokitzeko lanei esker, uda garaian oso beharrezkoak diren aparkalekuak guneak bideratu ditzakegu, aparkaleku beharrari behin betiko konponbidea emango diguten proiektuetan lan egiten dugun bitartean", gaineratu du Basurkok.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010