Asset Publisher
Back Realaren golak Zarautzen
REALAREN GOLAK ZARAUTZEN ENTZUNGO DIRA
2020/06/14
Gol bakoitzaren ondoren suziri jaurtiketa, Reale Arenan jokatzen diren partida guztietan egiten den ohiturarik politenetako bat, ez da galduko ikuslerik gabe jokatzen den hurrengo jardunaldietan. Eta oraingoan ez dira Donostian bakarrik izango.
Dagoeneko Gipuzkoako hamaika udalerrik baieztatu dute keinu sinboliko horrekin bat egingo dutela eta suziriak jaurtiko dituztela. Liturgia honek marinelei Realaren emaitzaren berri emateko sortu zen (bi suziri, Realaren gola; suziri bat, aurkariaren gola).
Donostia, Andoain, Ataun, Berastegi, Hondarribia, Leaburu, Legazpi, Orio, Oiartzun, Villabona eta Zarautz parte hartuko dute igande honetatik aurrera.
Era honetan, Realeko partidetan ‘Zurekin’ elkarteko kideek botako dituzte suziriak golak sartzen direnean. Herriari bizia emango dion ekintza da eta erreala bultzatzeko modu originala era berean.
Herritarrak ez molestatzearren, 22ak baino lehen sartzen diren goletan bakarrik jaurtiko dira suziriak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010