Asset Publisher
Back R3 zozketa
UZTAILAREN 15EAN EGINGO DA SALBERDINGO R3 PARTZELAKO ERREGIMEN BEREZIKO ETXEBIZITZA TASATUEN ZOZKETA


2021/07/09
Behin behineko eta behin betiko eskaera onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ondoren, jakinarazten da datorren ostegunean, uztailaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan, Salberdingo R3 partzelako erregimen bereziko 52 etxebizitza tasatuen zozketa egingo dela.
Zozketa hau Udaleko Pleno Aretoan gauzatuko da, eta COVID19ak eragindako pandemiaren ondorioz ezin izango da bertaratu, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da Udalaren web orrian (www.zarautz.eus) eta Amenabar promozioaren sustatzailearen web orrian (www.salberdinberritasadas.com).
Zozketarako, eskaera bakoitzari ausazko zenbaki bat egokitu zaio eta zenbaki horiek izango dira zozketako bonboaren barnean egongo direnak. Lehendabizi, egokitutako hiru etxebizitzei dagokien zozketa egingo da eta jarraian, egokitu gabeko gainontzeko 49 etxebizitzen zozketa gauzatuko da. Jakinarazten da, notario batek ikuskatuko duela prozesu guztia.
Etxebizitza tasatu hauetako bat eskuratzeko eskubidea ematen duten 49 zenbakiak atera ondoren, ateratako azken bolaren zenbakia kontuan hartuta eratuko da itxarote-zerrenda, zenbaki horretatik aurrera jarraituz.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010