Asset Publisher

proiektu estrategikoen eta berrikuntzaren udal arloa

Twitter

ALKATEAK IRAGARRI DU PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ETA BERRIKUNTZAREN UDAL ARLOA SORTUKO DUELA ZARAUTZEN ETORKIZUNEAN AURRERA EGITEKO

2020/12/23

Pandemiak aldaketa garrantzitsuak dakartza gizartean eta administrazio publikoen antolaketa erronka berrietara egokitu behar da.

Xabier Txurrukak (EAJ-PNV) Zarauzko alkateak adierazi duenez, "Lehenengo alarma egoera ezarri zenetik, Udalak zarauztarren gizarte babesaren alde lan egin du, eta gaur egun, egunero kudeatzen jarraitzen dugu COVID19- aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta soziala. Baina, egunerokotasunetik haratago, uste dugu Zarautzek etorkizunari aurre egin behar diola, behar berrietara eta erronka berrietara egokituz eta  antolaketa berregituratzeko neurriak hartuz, etorkizuneko egoera berriei bermeekin erantzuteko".

Testuinguru berri horretan, Zarauzko etorkizunean aurrera egiteko proiektu estrategikoen eta berrikuntzaren udal arloa sortuko dela iragarri du alkateak.
"Eguneroko jarduerei ekiteaz haratago, funtsezkoak baitira, erronka berrietara egokitzea komeni dela uste dugu. Beharrezkoa da zuzendaritzaren ildo estrategiko batzuk ezartzea, Zarautzek aurrera egin dezan".

Gaur egungo egoeran, udalerrirako proiektu estrategikoen berrikuntzak eta zehaztapenak funtsezko garrantzia dute Udalaren legealdiko plana betetzeko.

"Pentsatu dugu Iker Basurko de Miguel zinegotzia, gaur egun Garapen Iraunkorreko arloa eta 2030 agendako gaiak lantzen dituen zinegotzia, proiektu estrategikoen eta berrikuntzaren arlo berri hau kudeatzeko pertsona egokia dela. Orain, inoiz baino gehiago, Zarautzek datozen hamarkadetan izango dituen estrategiak eta ikuspegia finkatu behar ditugu. Badakit Iker Basurkok gobernu taldearentzat hain garrantzitsua den erronka berri hau bultzatzeko lanerako duen gaitasun, esperientzia eta ilusio guztia ekarriko duela", burutu du Alkateak.

 

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010