Asset Publisher

Back Erosi Zarautzen 2020 bonoak

Twitter

ZARAUZKO UDALAK ‘EROSI ZARAUTZEN 2020’ BONOEN PROGRAMA JARRI DU ABIAN

2020/06/12

COVID-19 pandemiaren ondorioz, Zarauzko Udalak 2020-2021 Suspertze eta Modernizazio Planean jasotako ekintzak garatzen jarraitzen du. MURKIL elkartearen elkarlanari esker, ‘Erosi Zarautz 2020’ Bono programaren lehen zatia abian jarri dute uda sasoia hasi baina lehen, udazkenera begira ere bigarren ekintza baterako aukera utziz.

Garapen Ekonomikoko zinegotziak, Iker Basurkok EAJ-PNV) baieztatu duenez “ekintza hau interesgarria eta eraginkorra da, gure herriarentzat injekzio ekonomiko zuzena bait da. Programa honen eragin ekonomikoa 270.000 euro ingurukoa izango da gure herriko zerbitzu eta merkataritzarentzat. Ekintza hau bi zatitan banatzeko erabakia hartu dugu, ziur bait gaude programa hau udazkenean oso lagungarria izango dela kontsumoa berriz aktibatzeko. Programaren modalitateari dagokionez, ‘bono zuzenak’ aukeratu ditugu, saltokietan bertan eskuratu beharko direnak, pertsona pilaketak ekiditeko. Honek, horrelako ekintzak martxan jartzeak dakarre kudeaketa lana errazteaz gain, laguntzak ekitatiboki banatzea ahalbidetzen du”. 

Hala, Alarma Egoeran itxi behar izan duten, edo 2019 urtearekin alderatuta (denbora tarte berean) %40a baino gehiagoko galerak izan dituzten Zarauzko zerbitzu eta merkataritza establezimenduek kanpaina honetara atxikitzeko aukera izango dute. Horretarako, Zarauzko Udaleko web orrialdean (www.zarautz.eus) edo Merkataritza/Garapen Arloko Bulegoan (Salegi Kalea 14) eskuragarri izango den dokumentua bete eta entregatu beharko dute, aurrez aurre bulegoan (Salegi Kalea 14) zein emailez (gatc@zarautz.eus). “Programan parte hartzeko epea ekainaren 19an amaitzen da, beraz, enpresa interesdunei izen ematea ez atzeratzea gomendatzen diegu”, adierazi du Basurkok. Bulegoaren ordutegia 9:30etik 15:00era izango da.

Guztira, Zarauzko Udalak 90.000 euroko inbertsioa burutuko du, 30 euroko balioa duten 9.000 bonoetan. Bonoak saltoki bakoitzak emango dizkie zuzenean erosleei, 30 euroko erosketa minimoa egiten dutenean; hala, erosleak 20 euro ordainduko ditu eta udalak beste 10 euroak. Udalak datozen egunetan informazioa banatuko du herritarren postontzietan, aukera hau guztiok aprobetxatu ahal izateko.

Kotoizko poltsak merkataritza babesteko
Basurkok gogorarazi du ‘Erosi Zarautzen’ kanpainak martxan jarraitzen duela. Hala, ekainaren 18tik 30era bitartean, Zarauzko zerbitzu eta establezimenduetan 25 euro baino gehiagoko erosketa eginez gero, herriko enpresen aldeko kotoizko poltsa bat jaso daiteke opari. “Datorren astean ekintza honen inguruko informazioa helaraziko dugu herritarren etxeetara. Bertan, establezimendu eta zerbitzu enpresek 25 euro baino gehiagoko erosketa egiten dugunean zigilatu beharreko foiletoa egongo da. Foileto hau Merkataritza/Garapen Arloko Bulegoan (Salegi Kalea 14) aurkeztu beharko dugu, poltsa eskuratzeko”, burutu du zinegotziak. Bulegoaren ordutegia 9:30etik 15:00era izango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010