Asset Publisher

Back PRO ZARAUTZ OPEN ADAPTIVE 2022

Twitter

PRO ZARAUTZ TXAPELKETA FORMATU BERRI ETA HISTORIKO BATEKIN DATOR: OPEN ETA ADAPTATIVE, URRIAREN 19TIK 23RA

2022/08/31

PRO ZARAUTZ berrituta itzuli da. Bi urteko geldialdia eta gero, pandemiaren ondorioz, GSFko (Gipuzkoano Surf Federazioa) zuzendaritzak, Maialen Saezen, Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakariaren eta Euskal Herriko Surf Federazioko lehendakariordearen eskutik, proba eraberritzea erabaki du, formatu berritzaile eta erakargarriago bat emanez. Horrela sortu da PRO ZARAUTZ OPEN + ADAPTIVE 2022.

2020ko otsailean, Gipuzkoako Surf Federazioak World Surf Leagueko (WSL) Qualifying Series nazioarteko zirkuitutik ateratzea erabaki zuen arrazoi ekonomikoak zirela eta, liga ofizialeko kide izateko eskakizunak Covid19ko osasun-krisia baino lehentxeago gogortu baitziren.

Testuinguru horretan, Federazioak probari eustea proposatzen die ekitaldiaren babesle nagusiei: Zarauzko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari. Modu honetan, formatua aldatuz eta olatu baldintza onenak bermatzeko asmoarekin ekitaldia urrira lekualdatuz, froga mantentzea proposatu zaie.

Hala, PRO ZARAUTZ berriak OPEN proba izango du, euskal surflarien parte-hartzea areagotuz. Izan ere, ez baitu WSLren nazioarteko rankingaren emaitzetara baldintzatuko. Gainera, lehen aldiz Gipuzkoako historian, SURF EGOKITUKO nazioarteko proba gehituko da, federazioaren espiritu eta filosofia inklusibo eta berdintasunezkoa islatuz.

Sáezek eskerrak eman nahi dizkie Álvaro Bayonari eta haren fundazioari, txapelketa egokitua ahalik eta hobekien egin dadin ematen ari den ezagutzagatik eta laguntzagatik. Aipagarria da, halaber, Zarautz mundu osoan ezaguna dela modalitate horretan, Aitor Francesena “Gallo” txapeldunari esker, “bere mugak eta besteenak gainditu izanaren adibidea, Aritz Aranburu ere entrenatu baitzuen Top 44aren gailurrera igo zedin”.

Nabarmentzekoa da txapelketa hau ez dela Nazioarteko Surf Elkartearen (ISA) zirkuituan sartzen, honek Euskal Selekzioaren aitorpena gaitzetsi egin zuelako, duela urte batzuk Kalifornian Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egindako eskaeraren ondoren. Modu honetan, Zarautz munduko zirkuitu independentera batzen da, AEBrekin, Erresuma Batuarekin eta Galiziako Pantin txapelketarekin batera. Gainera, etorkizunean, PRO ZARAUTZ txapelketa Europako Txapeldun titulua lortzeko proba izateko grinarekin sortzen da.

Zarautzek nazioarteko onarpena du, surf munduan mundu-erreferente izanda. Zarautz Gipuzkoako surf-hiriburua eta Europako surflari hoberenetarikoen etxea da. Zarauzko Udalak, GFS-ren laguntzarekin, nazioarteko proba historiko hau sustatzen du: PRO ZARAUTZ, Europako tour zaharrenetariko bat eta surf euskaldunaren estandarteetako bat.

Leire Aranak, Kirol zinegotziak, azaldu duenez, 2019. urtearen amaieran, Zarauzko Udalak txapelketa erabat aldatzea erabaki zuen, eta formatu inklusibo eta paritarioagoaren alde eginez. Aldaketa hau pandemiaren hasierarekin eta Federazioak WSLren zirkuitutik ateratzeko hartutako erabakiarekin batera eman zen, OPEN + ADAPTATIVE formatuaren alde eginez. Bi urteko lana izan da, Udalaren eta Federazioaren aldetik, bi helburu zehatz lortzeko: sari paritarioak dituen proba bat lortzea, bai OPEN proban, bai ADAPTIVE proban, eta surflari guztiei aukera berdintasuna eta ikusgarritasuna bermatzea.

Aranak dioen bezala: "Era berean, txapelketaren data aldatuz eta urrian ospatuz, Udaletik turismoa desestazionalizatzeko gure filosofiari eusten diogu. Ildo estrategiko horretan lanean ari gara azken urteotan, Zarautz udako helmuga ez ezik, lokalei eta bisitariei urte osoko ekitaldi indartsuak eskaintzeko".

Julen Eguigurenek, Contest Director-ak kontatu digunez, surfa berdintasunean eta gizarteratzean kirol gisa sustatzeko asmoz, Espainiako eta nazioarteko ehun surflariren partehartzea zenbatetsi dela: modalitate bakoitzeko 35 parte-hartzaile, gizonen eta emakumeen baldintza berberetan. Nabarmendu behar da Gipuzkoako Surf Federazioa aitzindaria izan zela sari-berdintasuna ezartzen PRO ZARAUTZ 2016 programatik aurrera. Gainera, Federazioak gonbidatuta, Gipuzkoako Txapelketan azken 3 wildcard-ak irabazi dituzten 6 surflariek hartuko dute parte, neska-mutilen Open kategorian, eta pandemiaren ondorioz pilatu direnak. Azken urteotako txapeldunak hauek izan dira: 2019an, Janire González eta Lander Dávila izan dira sarituak; 2021ean, Laine Fernández, Indar Unanue eta Ethan Egiguren; eta 2022an, Mikele Beato eta Bitor Garitanoandia.

Pro Zarautz 2022ren asmoa surf ezenario osoari ikuspena ematea da, bai OPEN, bai SURF EGOKITUAN. Azken modalitate honek 9 kategoria ditu: surf egokituko kategoria nagusiak, ISA txapelketa egokitua baino aukera gehiago eskainiz.

Bestalde, Iker Goiriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariak, adierazi duenez, "Surfa erakargarritasun turistiko estrategikoa da Gipuzkoarentzat, eta modu selektiboan eta iraunkorrean sustatu nahi dugu, hareatzak mugatuak baitira eta zaindu egin behar baitira. Beti lagundu izan diogu ekitaldi honi, nazioartean kokatzen gaituelako. Eta orain, surf egokituaren kategoriarekin, bat dator “Gipuzkoa Turismo" apustuarekin.

GSF, Gipuzkoako Surf Federazioa, mundu mailan aitzindaria

FederArte Surfing Kulturarekin GSFko zuzendaritza-batzordea oso proaktiboa eta berritzailea izateagatik bereizten da. Horren erakusgarri da 2016. urtean bere ezarpena eta gero, eta beste 4 urterako aukeratua izan ondoren, PRO ZARAUTZ 2017 estreinatu zen, FederArte Surfing Kulturaren eredu berritzailea.

Mundu mailako ekimen aitzindaria izan zen. GSKak surfa kirol gisa zabaltzea eta surf-kulturan oinarritutako bizimodua ezartzea lortu zuen. Aldi berean, bere nortasun-arrastoa finkatu zuen, berdintasuna, inklusioa eta jasangarritasuna bezalako balioak bermatuz. Horrela, federatuek ekitaldien programazioan parte har dezakete beren kultur proposamenen edo sortzen ari diren proiektuen bidez.

Kirolaren eta Kulturaren bat egite honi esker, FederArte Surfing Kultura erreferente bihurtu da nazio mailan. Gertaera gogoangarri hauek izan ditu: 2018ko edizioan, estatuko surfeko historiako emaitza errekorra: 3,5 milioiko oihartzun mediatikoa. Bocas del Toron (Panama) Bodyboardeko munduko lehen txapelketa antolatzea. Bertan, surflari gipuzkoarrek Mike Stewart bezalako txapeldunekin lehiatzeko aukera izan zuten. 2019ko edizioan, kirolaren eta kulturaren bidez gizarteratzeko egindako lanari esker lortutako saria.

FederArtek 40 jaialdi egin ditu dagoeneko, pandemiak geldiarazi ez dituenak, PRO ZARAUTZ izan ezik, bere nazioarteko nortasuna dela eta. Azpimarratzekoa da proiektu honen helburu nagusia surfa eta bere komunitatea sustatzea, indartzea eta babestea dela, probak kirol eta kultur mailako nazioarteko erakusleihoa baita.

PRO ZARAUTZ, kultura eta kirol proposamenetarako irekia

Gaur egungo covid geroko egoerak eta Ukrainako gerraren testuinguru makroekonomiko konplexuak, zaildu egin dute finantziazioa lorpena. Lehenbizikoz, nahiz eta kartel ofiziala aurkeztu den, kultur eta kirol proposamenak onartzeko epea irailaren 1etik urriaren 1era bitartekoa izanen da. Ohikoa denez, txapelketaren edukia, hau indartzeko erakargarria da, eta, gainera, edizio delikatuagoa da, aipatutako arrazoiengatik.

Ondorioz, aurten apustu berezia egin da: Swell + Sound-en live music jaialdia. Gainerako jarduerak girotuko dituzten 12 nazionalitateko 40 artista baino gehiago batuko dituen jaialdia: yoga eta taitxi; surf klaseak; workshopak; hitzaldiak; Euskolabel parria, BMX erakusketak: Skate jam sesión-a: herri kirola eta Federi Arte saio ezaguna.

Federazioak lanean jarraitzen du bi probetarako esleituak dituen 4.000 €-tik gorako prize money bat eta lehiaketa-egun gehiago gauzatzeko babesletzak lortzeko. www.prozarautz.com webgunea gaitu da nazioarteko Open eta Surf Egokituko probetan izena emateko, bai eta munduko ekitaldiaren edukietarako ere.

SWELL + SOUND JAIALDIA

Swell+Sound inklusioa da, genero-berdintasuna eta jasangarritasuna, alderdi osagarrietatik sortua: musika eta surfaren kultura. Audiofilo eta surflariek binilozko diskoez eta izkirez betetako markoa izango dute, antzeko kezkak adierazteko indar handiz laguntzen duten olatuak zeharkatuz.

PRO ZARAUTZ OPEN + ADAPTIVE 2022 programaren edizio honetako berritasunetako bat, FederArte Surfing Kulturaren barruan, disko lokalak, nazionalak eta nazioartekoak hautatzeko deialdia da, musika varguardista finagoa eta erritmo harmoniko dotoreagoa sustatuz.

Lehen edizio honetan, eta sinergia-mota horren aitzindari gisa, SWELL + SOUNDek VK2 eta Plus Music-en laguntza izango du, soinu-esperientzia diseinatzeko eta gauzatzeko funtsezko euskarria.

Nicolas Lutz, Craig Richards britainiarra, Italiano Quest, CCL estatubatuarra edo Blind Delon banda frantsesa dira kartelaren egileak. DJ F, Jose Cabrera, Damian Schwartz edo Javier Carballo edo Mari.te bezalako abangoardiako musika elektronikoaren estandarrak bezalako talentu nazionalaren alde egiten duen lerrokadura. Horrez gain, Elektropeña, Mario Azurza eta antzeko Zarautzko tokiko DJak kabina partekatuko dute ohiko crate digger-ekin, hala nola Kimho, Galiano edo Orphidal, eszena euskalduneko ordezkariekin.

Maialen Sáezek, Federazioko lehendakari eta PRO ZARAUTZ OPEN + ADAPTIVE programako zuzendariak, eskerrak eman ditu eta balioa eman dio "artista guztien eskuzabaltasun eta laguntza handia, jaialdia posible izan dadin". Nabarmendu duenez, "ekitaldiaren helburua nazioarteko txapelketa indartzea eta babestea da, eta kirolari laguntzen dioten lankidetzak lortzea, hori baita ekitaldiaren funtsa".

Katapulta Tour Gipuzkoa kultur plataformak, musikan eta arte eszenikoetan talentua deskubritzeko ardura duenak, osatu du kartela, eta, horretarako, Agresión Palabra rapzaleak eta Sega Sound Killers new wave taldea arituko dira.

Bartzelonatik Zarautzera lurreratuta, Mad Radio BCN streaming ezagunaren euskarria izango da, eta Raphael Carrau edo Erlin James markaren zuzendaria bezalako line-up katalan bat eskainiko du. Elkarrizketak musikari buruzko artista, hitzaldi eta tailerrei, sintetizadoreetan oinarritua. Melomania harroenaren antzeko olatuen kirolak publiko intelektualenari, finari eta intrigatsuenari zuzendutako programazioari emango diote amaiera.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010