Asset Publisher
Back prebentzio material banaketa
ZARAUZKO UDALAK PREBENTZIO MATERIALA BANATZEN JARRAITZEN DU


2020/05/20
Deseskaladan aurrera egin bitartean eta COVID-19a kutsatzeko arriskua murrizteko, Zarauzko Udalak prebentzio materiala banatzen jarraitzen du herriko negozioetan. Material horren artean, gel hidroalkoholikoa, karetak eta maskarak daude.
Guztira 800 gel hidroalhololiko, aurpegia babesteko 500 kareta eta 1.000 maskara banatuko dira. Aldez aurretik material hori jaso duten establezimenduek ezin izango dute banaketa horretara joan.
Materiala maiatzaren 21ean (osteguna), 22an (ostirala), 25ean (astelehena) eta 26an (asteartea) banatuko da, 09:30etik - 15:00etara, Garapen Arloko bulegoan (Salegi kalea, 14).
Banaketari buruzko zalantzaren bat duten edo datuak eguneratu nahi dituzten negozioek 943005129 telefonora dei dezakete edo gatc@zarautz.eus helbide elektronikora mezu bat bidali.
Iker Basurko (EAJ-PNV) Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "Negozioen jarduerara itzultzeko laguntza txiki bat da, badakigu kasu batzuetan ez dela nahikoa, baina laguntza oro positiboa da. Saltoki guztiei gogorarazi nahi diegu negozio bakoitzaren erantzukizuna dela araudia betetzea ".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010