Asset Publisher

Back Ping Pong eta Teqball mahaiak

Twitter

PING PONG ETA TEQBALL MAHAI BERRIAK JARRI DITU UDALAK MALEKOIAN

2021/06/18

Udako hondartza denboraldiaren hasierarekin batera berrikuntzak egin dira Zarazko Malekoian. Orain arte zeuden Ping Pong mahaiak berri batzuengatik aldatu dira. Mahai-teniseko bi mahaiez gain, Teqballeko beste bi mahai ere jarri dira.

Lau mahai hauentzat 7.329,58 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin da. Horietatik bi Borghetto inguruan jarri dira eta beste biak Muskari azpiko gunean.

“Beharrezkoa ikusten genuen orain arte geneuzkan Ping Pong mahaiak berritzea eta prozesuan, Teqballeko bi mahai gehitzea erabaki dugu” adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak. “Teqballaren praktikak gora egin du azken urteetan eta egokia ikusi dugu hondartzara baloiarekin etortzen diren erabiltzaileei modalitate berri honetaz gozatzeko aukera ematea”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010