Asset Publisher
Back piktogramak zebra bideetan
PIKTOGRAMAK ZEBRA-BIDEETAN AUTISMOA DAUKATEN PERTSONENTZAKO: “GELDITU, BEGIRATU, AUTOA GELDI, AURRERA”


2022/06/01
Mugikortasun eta Hezkuntza departamentuek, elkarlanean, Zarauzko ikastetxeen eskaerari erantzunez, herriko hainbat oinezko pasabide piktograma jarraipen batekin margotu dituzte Espektro Autistaren Nahasteak (EAN) dituzten pertsonen bide publikoetako mugikortasuna estandarizatzen eta hobetzen laguntzeko.
Ekimen honen baitan, herriko ikastetxeen inguruan dauden oinezko pasabideak margotu dira, baita anbulatorio eta kiroldegi ingurukoak ere. Zebra-bideen lehen marran jarritako lau piktogramako jarraipen sinple baten bidez, Espektro Autistaren Nahastea daukaten pertsonen mugikortasunari laguntzea lortzen du sistema honek.
“Espektro Autistaren Nahastea daukaten haur eta gazteentzat kontzeptuen ulermena errazagoa izaten da ilustrazio eta piktogramen bidez”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Kasu honetan, oinezko pasabideetan jarri ditugun piktograma hauek, puntu hauetan jarraitu beharreko zirkulazio-arauak barneratzen lagunduko die”.
“EAN daukaten pertsonez gain, ekimen hau ere baliagarria izango zaie herriko ikastetxeetara egunero joaten diren haur eta nerabeei, gogoan eduki dezaten momentu oro, oinezko pasabideak segurtasunez igarotzeko jarraitu beharreko pausuak”.
Piktograma bidezko seinaleak oinezko pasabideetan ezartzearen ekimena Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien fakultatean Carlos Hervás irakasleak zuzendutako ikerketa-proiektu baten ondorioz sortu zen. 1.800 haur inguruk parte hartu zuten Ikerlan honetatik emaitza gisa atera zen gaur Zarautzeko oinezko pasabideetan aurki ditzakegun piktograma jarraipenak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010