Asset Publisher
Back Photomuseum fundazioa
Photomuseum fundazioa
Kontaktua
Kontaktua: Marcelino Altuna
Helbide postala: 251 posta kutxa
Helbidea: San Inazio kalea, 11 E-20800 Zarautz
Telefonoa: 43 13 09 06
Fax: 943 83 18 23
E-mail: photomuseum@photomuseum.name
Web orria: www.photomuseum.name
Informazioa
Photomuseum - Argazki Euskal Museoa Ramon Serras eta Leopoldo Zugazaren bildumen bat-egitetik sortu zen. Bilduma horiek aparailu eta irudi fotografikoez osaturik zeuden eta museoaren eskura jarri zituzten. Photomuseumeko sustatzaileek beharrezko gestioak egin ondoren, Zarauzko Udala, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta herriko zenbait eragileren laguntzari esker, 1992ko apirilaren 19an Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean “Photomuseum Argazki Museo baten eskema” izeneko erakusketa aurkeztu zuten. Bertan, etorkizunean museoa izango zena eskala naturalean erakutsi zen.
Aldi berean, egile ospetsuen zortzi erakusketa zabaldu ziren herriko zenbait aretotan: Walter Reuter, Raoul Ubac, Joan Fontcuberta, Gabriel Cualladó, Pere Formiguera, Cristina Zelich, Humberto Rivas eta Kutxaren Argazki Artxiboa. Osagarri gisa, “Aproximación a W.Reuter, fotógrafo y cineasta en el exilio” filma proiektatu zen. Horrela jaio zen Argazki Bileraren lehen edizioa. Aurrerantzean, jarduera honek urteroko izaera hartu zuen eta museoaren erakusketa-egitarauaren erreferente bihurtu da.
I. Etapa
Villa Manuela Photomuseumen egoitza
Zarauzko Udalak Villa Manuela eraikineko hirugarren, laugarren eta bostgarren solairuak Photomuseumi uztea erabaki zuen, bertan egoitza izan zezan. Museoa honela antolatua zegoen zabaldu zenean:
- 3. Solairua: administrazioa, hemeroteka, liburutegia eta aldi-baterako erakusketa aretoa.
- 4. Solairua: bilduma iraunkorra, hurrunez hurrun, prefotografia, XIX. mendeko prozedurak, erretratoa, estereoskopia, argazki-albumak, kamera konpaktuak, film unibertsala (24x36mm), handitzea, berehalako argazkigintza, erabilera bakarreko kamerak, kronofotografia, proiekzioa, erabilera zientifikoa eta argazkigintza digitala.
- 5. Solairua: biltegia.
“Posta txartela Zarautzen” erakusketak zabaldu zituen hirugarren solairuko aldi-baterako aretoaren ateak, 1993ko uztailaren 16an. Laugarren solairua, berriz, beranduago ireki zen, urte bereko irailaren 10ean, hain zuzen. Antolakuntzari dagokionez, hiru gidalerro jarraitu zituen:
- Argazkigintzaren prozedura teknikoak erakusten ziren. Hots, bisitariari arte horren garapena eskaintzen zitzaion, prefotografiatik (grabatu kalkografikoa, kamera iluna, etab.) gaur egungo tekniketaraino.
- Argazkiak artelanak ere badirela aldarrikatu zituzten hainbat estilo edota eskola fotografikoen lekukotasuna jasotzen zen.
- Beste bi ildo garrantzitsu horiekin, hots, argazkigintzaren izaera teknikoa eta artistikoarekin batera, argazkigintzaren balio dokumentala aipatu behar da.
Zergatik dago Photomuseum Zarautzen? Lehenik, sustatzaileen ohiko bizilekua delako, eta bertan, laguntza bilatzea errazagoa izango zela espero zutelako. Bigarrenik, ekimenen horrek kultur-zerbitzuak deszentralizatzea eta herri txiki edo koxkorretan kultur-jarduerak sortzea zuen helburu.
Hamar urteren ondoren, 2003ko irailean Zarauzko Udalak erabaki zuen Villa Manuela eraberritzea eta eraikina bere osotasunean Photomuseumi uztea. Zahar-berritze lanek iraun zuten bitartean, Photomuseumek aldi-baterako erakusketen programazioarekin jarraitu zuen Torre Luzean, eta administrazio eta ikerketa jarduerarekin Sanz Enea Kultur Etxean.
II. Etapa
Villa Manuela zahar-berritu ondoren
Villa Manuela birmoldatu ondoren, 2005ko azaroaren 8an, bere ateak zabaldu zituen berriro ere, antolamendu berriarekin.
Photomuseumeko ondarea Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoa Donostia Kutxak bertan utzitako bildumekin aberastu zen. Horrek museoaren izendapenean aldaketa txikia ekarri zuen eta ordundik Photomuseum Argazki & Zinema Museoa deitzen da.
Gaur egun horrela dago antolatuta:
- 4. Solairua: Argazkigintzaren aitzindariak eta animazioaren hastapenak. Liburutegia eta bulegoak.
- 3. Solairua: Argazkigintzaren teknika. Dagerrotipotik argazkigintza digitaleraino.
- 2. Solairua: Argazkigintzaren generoak: erretratua, paisaia, natura hila, argazkigintza antropologikoa, argazkigintza eta arte plastikoak, argazkien manipulazioa.
- 1. Solairua: Argazkigintzaren erabilerak: inprimategian, zientzian, kazetaritzan, arkitekturan, zinemagintzan. Zinemaren inguruko materialen lekutasunak, proiekzio areto txiki bat zabaltzea ekarri zuen.
- Beheko solairua: Behin-behineko erakusketak.
Photomuseumek ibilbide luzea burutu du. Egundaino, 2016ko abenduraino, 300 erakusketa baino gehiago aurkeztu ditu, bai bere egoitzan, bai herriko beste aretotan. Erakusketa horiek argazkigintzaren isla izan dira eta hamaika ikuspuntu jorratu dituzte. Hainbat genero, teknika eta joera artistiko landu dituzte eta aurkeztu ditu: bai egile ospetsuak, bai hasiberriak; bai antzinako argazkigintza, bai esperimentala. Egitarau zabalaren barruan guztiek izan dute merezi duten lekua.
Horrez gain, argitaratze-lana garrantzitsua izan da. Argitalpen ugari plazaratu dira: erakusketa-katalogoak, bisitarientzako gidak, irakurmen-gidak... Horien artean, bere garrantzi didaktikoagatik honakoak azpimarratuko ditugu: Archivos de la fotografía eta Photoberriak aldizkari digitala.
Eta bukatzeko, Photomuseumek kultura eta hezkuntza arloko beste erakunde batzuekin elkarlanean aritu da, eta ikasleak eta ikertzaileak lagundu eta babestu ditu. Halaber, ikerketa lan ugari zabaltzeko asmoz. Oro har, Photomuseumek bere sorrerako estatutuetan aldarrikatutako helburuak bete ditu: ikerketa, hezkuntza edota gozamena xede duten argazkigintzaren adierazgarriak eskuratu, zaindu, ikertu, zabaldu eta aurkeztu ditu.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010