Asset Publisher
Back Parekidetasuna
Berdintasuna
Informazio orokorra
Berdintasun departamentuak diru-laguntzak ematen ditu berdintasunean edo indarkeria matxistaren prebentzioan jarduten diren elkarteei
Helburua da Parekidetasun Departamentuak era estrukturalean garatzen dituen jarduera, programa eta proiektuen osagarri direnak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei edo elkarteei norgehiagoka araubidez emango zaizkien diru-laguntzen prozedura arautzea, bikoiztasunak berariaz saihestuz. Adibidez, honako hauek:
- Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatu eta bultzatzea eta haien arteko desberdintasunak gainditzea.
- Zarauzko emakumeen asoziazionismoa sustatzea eta sare instituzional, sozial eta kulturalean haien parte-hartzea indartzea.
- Zarauzko herritarrak eskubide eta aukera berdintasunaren arloan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
- Emakumeen parte-hartze aktiboa nahiz emakumeen eta gizonen arteko aukera- berdintasuna bultzatzeko jarduerak sustatzen dituzten erakundeen sorrera bultzatzea.
- Ikerketa, sentsibilizazio eta dibulgazioko jarduerak egitea, aukera berdintasunaren inguruan eta emakumeen eskubideen sustapen eta defentsaren alorrean.
- Emakumeen aurkako biolentzia prebenitzeko eta desagerrarazteko, biktimen eskubideak defendatzeko eta horien susperraldi pertsonala eta normalizazio soziala bultzatzeko jarduerak egitea. Udalak sustatzen dituen jardueren osagarri izango dira jarduera horiek.
- Erantzukizun pertsonalen, familiarren eta profesionalen arteko kontziliazioaren beharraz sentsibilizatzeko eta kontziliazio-neurriak sustatzeko jarduerak egitea.
- Emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera-berdintasuna bultzatzeko beste jarduera batzuk egitea.
Deskribatutako jarduerak eta/edo ekintzak diruz lagundu ahal izateko, ekintzok ez zaizkie elkarte edo erakunde sustatzailearen kideei bakarrik zuzenduko.
Berdintasun departamentuko dirulaguntzak norgehiagoka
Zarauzko udalerriko irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteei dirulaguntza izendunak
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010