Asset Publisher
OTZARRETA PABILOIAREN ERAISTEAK TRENBIDEAREN AZPIKO PASABIDEA EGITEA AHALBIDETUKO DU
2020/07/14
Salberdingo Hitzarmen Batzordea Otzarreta Komunikazioa enpresaren pabiloi zaharra eraisten hasi da aste honetan. Otzarreta enpresak iazko udan Abendaño industrialdeko instalazio berrietara eraman zuen bere jarduera.
Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko alkatearen esanetan, "Eraisketa honek Euskal Trenbide Sareak (ETSk) eskatutako espazioa lortzea ahalbidetuko du, trenbidearen azpiko pasabidearen proiektuarekin aurrera egin ahal izateko. Proiektu honek Gaiztainpe eta Lapurdi kaleak Salberdin parkearekin komunikatuko ditu, parke hau Zarautz erdiguneko birika berdea izango da etorkizunean.
"ETSrekin hitzarmena sinatu genuen aurtengo maiatzaren 27an, eta obren lizitazioaren inguruan laster berri onak izatea espero dugu. Gure ustez, proiektu estrategikoa da, trenbidearen bi aldeen arteko komunikazioa eta oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna erraztuko duena. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat erabat irisgarria izango da", zehaztu du Txurrukak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010