Asset Publisher

Back OTA guneen aldaketa

Twitter

TAOREN MAPAREN ALDAKETA PUNTUALA JENDAURREAN JARRI DA

2022/05/23

Jada urtebete igaro da Zarauzko TAO sistemaren aldaketa partziala egin zenetik, non erabiltzaileentzat errazagoa eta intuitiboagoa izango zen sistema bat ezarri zen. Guneen sinplifikazioak onarpena izan du herritarren artean eta, urte honetan egindako jarraipen lana eta herritarrengandik jasotako iradokizunak kontuan hartuta, Mugikortasun departamentuak eta OTA gestionatzen duen enpresak ordenantzan ageri diren guneen aldaketa puntual baten proposamena egin dute.

Hauek dira proposamenean ageri diren guneak:

  • Herrikosoro kaleak azken urteetan Messileko aparkalekuak egindako lanaren erreleboa hartuko du eta aldi baterako aparkaleku bilakatuko da.
  • Lapurdi kaleko ekialdea (Mintegi kaletik) egoiliarrentzako gune bihurtuko da, eta, horrela, ibilgailuen zirkulazioa eta maniobrak murriztuko dira irteerarik gabeko kale horretan.
  • Bizkaia kalean, Zelai Ondo inguruan, eremu urdineko egungo plazak egoiliarrenak bilakatuko dira, eta denbora mugatuko bi plaza izango dituzte, inguruko farmaziara sartu ahal izateko.
  • Nafarroa kaleko aparkaleku berriak, 45. zenbakitik surtidoreraino, eremu urdinekoak izango dira.
  • Talaimendiko behealdea, eremu urdinera aldatuko da.

Aldaketa puntual hauen inguruan ekarpenak egiteko epea irekita egongo da datorren ekainaren 3a bitartean eta mugikortasuna@zarautz.eus helbidera egin bideratu beharko dira.

Udal webguneko 'parte hartu' atalean aurki daiteke proposamenaren inguruko informazio zehatza.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010