Asset Publisher
Back Ordenantza fiskalen eguneraketa 2024
ORDENANTZA FISKALEN EGUNERAKETA PROPOSAMENARI ONESPENA EMAN DIO ZARAUZKO UDALAK


2023/10/02
Iraileko Ohiko Udalbatzan 2024 urterako ordenantza fiskalak onartu zituen Zarauzko Udalak. Proposamena EAJ-PNV eta PSE-EE Udal taldeen aldeko bozkekin eta EH Bilduren kontrako bozkekin onartu zen.
Aldaketa horien artean, batzuk teknikoak baino ez dira, espazio publikoaren okupazioari eta tasaren ordainketan egon daitekeen salbuespenari buruzkoak, bai eta beste batzuk izaera fiskalekoak ere. Garrantzitsuena Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ / IBI) % 4 eguneratzea izango da, industria- edo hirugarren sektoreko lurzoruan kokatutako ondasun higiezinak izan ezik, horiek % 0,6 eguneratuko baitira.
"Beharrezkotzat jotzen dugu eguneratzeko proposamen hori, are gehiago azken urteetan igoerarik egin ez delako. Ehuneko hori gainerako udalerrietan aplikatuko den ildoan sartzen da, batzuk apur bat gutxiago beste batzuk apur bat gehiago. Baina denok dakigu eguneraketa beharrezkoa dela gure udalaren funtzionamendu ona eta herritarrei eskainitako zerbitzuak mantendu nahi baditugu", azaldu du Iker Basurko (EAJ-PNV) Ekonomia eta Ogasun zinegotziak.
Era berean, alderdi guztiek adostuta, beste aldaketa batzuk ere onartu ziren. Besteak beste, hauek aipa daitezke: erabili beharreko ereduaren arabera, pasabide-plaken prezioa eguneratzea; 20 euroko gutxieneko tasa ezartzea hainbat arrazoirengatik lurrak okupatzeko tasan hobariak lortzeko; ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzearekin eta energia berriztagarrietatik eratorritako aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako sistemak instalatzearekin lotutako zergen hobaria mugatzea.
"Egungo egoera sozio-ekonomikoak ordenantza fiskal berrietan eguneratze bat aplikatzera behartzen gaitu udal gehienok", gehitu du Basurkok. "Udalak igoera garrantzitsuak hartu behar ditu bere gain, bai horniduren erosketan, bai zarauztarrei eskaini nahi zaizkien eta eskaini behar zaizkien zerbitzuen kontratazioan edo berritzean".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
