Asset Publisher
Back Oporrak Bakean harrera
UDALAK HARRERA EGIN DIE OPORRAK BAKEAN PROGRAMAREN BAITAN GIPUZKOARA HELDUTAKO HAUR SAHARARREI ETA HARRERA FAMILIEI


2022/08/04
Gaur goizean, Udalak antolatzen duen Sahara Gara egunarekin bat eginez, udalbatza osatzen duten zinegotziek, Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkatea eta Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotzia buru zirela, harrera egin diete udaletxeko pleno aretoan Oporrak Bakean programaren baitan Tindufeko kanpamentuetatik Gipuzkoara etorri diren haur sahararrei eta euren harrera familiei.
Oporrak Bakean programan, urtero, 9-12 urte bitarteko haur sahararrak uda Euskal Herriko familietan igarotzera etortzen dira. Aurten, bi urtez ekimen hau ospatu ezin ostean, 8 haur etorri dira Urola Kostako familiekin uda pasatzera, horietatik 3 Zarautzera.
Antzerki emanaldia arratsaldean
Harreraren ondoren, arratsaldean, Kultur departamentuak Antzerkia Familian programazioaren baitan antolaturiko Zirko Txosko konpainiaren “Indartsuak” emanaldia ikustera joango dira haurrak. Bertan, Villa Manuelako frontoian, Oporrak Bakean programaren karpa bat egongo da, ekimenaren inguruko informazioa eskaintzen.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010